Dokumentuaren akzioak
Joselitoren aurreskua eta euskal dantza XX. mendeko filmeetan
Orain hilabete batzuk ikusi genituen hemen ere mota honetako beste irudi batzuk. Agintariena bandera espainolarekin dantzatzen, Oñatiko dantzak emakumeek egiten e.a. Frankismo garaian egin ziren filmeetan agertzen diren dantzak dira. JuanEmpecinado izeneko bat Youtubera igotzen ari diren bideoak dira. Frankismoaren errebisionista bat da hau, diktaduraren ontasunak eta errejioetako kulturei eskainitako babesa frogatzen saiatzen dena irudi zahar hauen bidez. Bere helburuetan ez dakigu arrakasta handirik duen, baina dantzariontzat interes handiko materialak sareratzen ari da.
Joselitoren aurreskua
"La nueva vida de Pedrito Andía" 1965ean egindako filma da. Joselitok egiten du Pedrito Andiaren papera, umetako lagun Isabelekin maiteminduta dagoen gaztetxoa. Erromeria batean kalejiran ari dira dantzariak, sokaren buru jarri da Joselito eta Isabel bere aurrera ekarri dutenean agurra dantzatzen dio. Kanturako dohain bereziko artista zen Joselito, baina honako honetan konpromiso ederra jarri zioten dantzan jarrita...
Zalacain eta ezpata-dantza
Pio Barojak idatzitako liburuan oinarritutako filmea da 1955.ean egindako "Zalacaín el aventurero" hau. Ezteiak ospatzen ari dira eta dantzari batek hitzegiten dio ezkonberriei: "¡Animo muchachos! Ahora vamos a bailar la danza del "ezpata txikiak" en honor de los novios". Bost dantzari ageri dira Gipuzkoako ezpata-dantza, ezpata txikiak dantzatzen.
Erronkariko ttun-ttuna Ronda Españolan
Aurretik aipatutako filma da hau, "Ronda Española" izenekoa eta 1952an eginda. Sección Femeninako dantza taldeen biltzar bat da pelikularen ardatza eta beraz, hainbat dantza ikus daitezken pelikulan. Honako honetan Erronkariko ttun-ttuna ageri da.
Dokumentuaren akzioak
Jode con joselito, "el de la voz de oro". Zelako aurreskua!!! Se sale!
Soy más alto que ella... jaja. Oso bideo onak.