Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal Herriko Dantzari Eguna 2008 Irunen

Dokumentuaren akzioak

Euskal Herriko Dantzari Eguna 2008 Irunen

2008/09/22 08:22

Txistua eta dantzaren arteko harremanaz Karlos Sanchez Ekizak eskainiko duen hitzaldiarekin hasiko dira Dantzari Egunaren inguruko ekitaldiak Irunen. Ostegunean izango da hori, eta ostiralean berriz, mahainguru bat, "Dantza taldeak etorkizunean" izenekoa. Larunbat arratsaldean zenbait dantza taldek emanaldiak egingo dituzte Irungo kaleetan eta igandean izango da jai-egun nagusia, Euskal Herri osotik hurbilduko diren dantza taldeen parte hartzearekin.

Euskal Herriko Dantzari Eguna 2008 - Egitaraua

Irailak 25, osteguna
Karlos Sanchez Ekiza: "Txistu y danzas"
Amaia Kultur zentroa (Irun), 20:00etan

Irailak 26, ostirala
"Dantza taldeak etorkizunean"
Amaia Kultur zentroa (Irun), 20:00etan

Irailak 27, larunbata
18:00etatik aurrera dantza taldeak Irungo kaleetan

Irailak 28, igandea
11:00etatik aurrera Folklore azoka Urdanibia plazan
11:00etan Dantza taldeen desfilea
12:00etan Stadium Galen (Artaleku kiroldegian euria egingo balu) dantza emanaldia.
15:00etan Bazkari herrikoia Uranzu frontoian
17:00etan Urdanibia plazan Erromeria "Imuntzo eta Beloki"ren eskutik.

Dantza taldeen emanaldi nagusian eskainiko diren dantzen egitaraua hemen ikus daiteke. Euskal Herriko Dantzari Egunean Euskal Herriko Txistulari Elkarteari omenaldia eskainiko zaio. Omenaldi horren bidez aitortu nahi da Euskal Herriko musika eta dantza tradizionala mantendu, berreskuratu eta zabaltzeko Txistulari Elkarteak egindako lana eta baloratu nahi da dantza taldeen antolakuntza eta garapenean txistulari askok egindako lana, bai eta txistulari eta dantzarien artean egondako adiskidetasuna ere.

Dantzari Egunaren programa barruan folklore azoka ospatuko da, Urdanibia Plazan, goizeko 12:00etatik arratsaldeko 18:00ak arte.  Dantzarako jantziak, osagarriak, ezpatak, makilak, zahagiak, dantza taldeentzako materialak, musika-tresnak, CDak, liburua eta abar aurkitu ahal izango 20 standetan.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.