Dokumentuaren akzioak
Albisteak

Mutxiko Eguna Arrangoitzen
Datorren urriaren 12an ospatuko da Mutxiko Eguna Arrangoitzen. Ohiko egitaraua izango du jaiak, mutxikoak goiz eta arratsaldez, eta bazkaria eta dantza ekitaldia. Betti Betelu gogoan izan ohi dute urtero Arrangoitzen Mutxiko Egunean.

Ama Lur-en dantzak
Nestor Basterretxea eta Fernando Larrukertek 1968an eginiko filma da Ama Lur. Euskal kulturaren ibilbidean mugarria gertatu da lan hau. Euskal Herriko irudi esanguratsuak biltzen ditu, paisaia, artea, festak,... eta dantzak. Film horretan ikus daitezkeen dantzen pasarteetako batzuk ikus daitezke hemen.

Dantza taldeak etorkizunean mahai ingurua (audioa)
Pasa den ostiralean, irailaren 26an, Euskal Herriko Dantzari Egunaren ekitaldien artean, "Dantza taldeak etorkizunean" mahai ingurua burutu zen Irunen. Dantza taldeek etorkizunean nondik nora jo beharko duten aztertu zuten EDB-ek gonbidatutako zenbait hizlarik eta entzuleen artetik hitza hartzera animatu ziren zenbaitek ere.

Joselitoren aurreskua eta euskal dantza XX. mendeko filmeetan
Txistu hotsa eta erromeria bat ageri da irudietan. Soka-dantzaren burua hartu du Joselitok. Bi zerbitzariek neska ederra jende aurrera atera eta Joselitok agurra dantzatu dio. "La vida nueva de Pedrito Andia" pelikula da. "Zalacain el aventurero", eta "Ronda Española" filmeetan ageri diren beste zenbait dantzaren bideoak ikus daitezke hemen.
Folklore eta etnografia ikerketa: atzo, gaur eta bihar
Eusko Ikaskuntzako Folklore Sailak “Euskal Herrian folklore eta etnografia-ikerketa: atzo, gaur eta bihar” Jardunaldiak antolatu ditu Basaurin 2008ko urriaren 4an. Jardunaldia alor horietako zaletu edo profesionalentzat, edo gai hauetan interesaturik daudenentzat irekia da, eta ikerketaren alorreko adituen ikuspuntuak azaltzea dute helburu.
Dantza taldeak etorkizunean
Euskal Herriko Dantzari Eguna ospatzen da aste honetan Irunen, eta ospazkizun horren inguruan mahai inguru bat antolatu du EDB: "Dantza taldeak etorkizunean". EDBk ez du ekitaldi horren inguruko informazio askorik zabaldu, baina mahai inguruko parte hartzaileetako batek iritzi trukerako helarazi dieten gidoia pasa digu. Horra:

Dantza monitore ikastaroa jarri du abian Euskal Dantzarien Biltzarrak
Dantza monitoreak trebatzeko ikastaro bat burutuko da Iruñean 2008ko urrian, larunbat goizetan. Ion Nabarro eta Mikel Diaz izango dira irakasleak, eta 12 orduko iraupena izango du. Eskola adinean dantza irakasteko didaktika irakatsi nahi da ikastaro honekin.

"Spirit of the dance" OHARRA: bertan behera geratu da!!
Datorren azaroaren 11an, 20:00etan, Kursaal Auditorioan eskainiko da "Spirit of the dance", David King-ek zuzentzen duen taldeak hamargarren urteurrena ospatuz egiten ari den biran baitan. OHARRA: Emanaldi hau bertan behera geratu da.

Euskal Herriko Dantzari Eguna 2008 Irunen
Datorren igandean, irailaren 28an ospatuko da Irun-en, Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen Dantzari Eguna. Dantza ekitaldiak ostegunean hasiko dira, hitzaldiak eta mahainguruak egingo baitira, eta ekitaldi nagusia igandean ospatuko da, Stadium Gal futbol zelaian.
![Asier Uriagereka Forum-en [bideoa] Asier Uriagereka Forum-en [bideoa]](https://dantzan.eus/albisteak/asier-uriagereka-forum-bideoa/@@images/6b34b62f-6cc5-4f85-87e5-29927fdaa5e0.jpeg)
Asier Uriagereka Forum-en [bideoa]
Mungiako dantzariari egindako elkarrizketa eskaini zuten atzo ETB2n, Forum saioan, eta elkarrizketa horren bideoa ikus dezakezue hemen. David Barbero kazetariak gidatutako elkarrizketan, Monte-Carlo-ko Balleteko dantzari nagusi den Asier Uriagerekak bere dantzari ibilbideari errepaso egiten dio.
Dokumentuaren akzioak