Dokumentuaren akzioak
Euskal dantza taldeen direktorio bat
Badaude eta izan dira dantza taldeen direktorio batzuk han eta hemen, baina gehienetan datuen "eguneratzea" izaten da arazoa. Ondorioz, zaharkitutako datuak eta funtzionatzen ez duten zenbakiak ohikoak izaten dira. Horiek eguneratuta mantentzea lan handia izaten da, eta lan hori bere gain hartzen duenak karga nekosoa izaten du. Honako direktorio honetan talde bakoitzaren esku geratzen da bere datuak egunean izatea. Google docs-ek horrelako gauzetarako eskaintzen duen aukera baliatu dugu horretarako.
Datuak
Hauek dira talde bakoitzari buruz direktorioan jar daitezkeen datuak:
- Dantza taldea: Dantza taldearen izena
- Sorrera: Taldearen sorrera urtea
- Herria: Taldea zein herritakoa den (bat baino gehiago badira, bertan jarri)
- Herrialdea: Alegia, probintzia.
- Errepertorio berezitasuna: Taldeak egiten dituen dantzen artean berezia dena, bere herriko dantza delako, talde gutxik egiten dutelako, errepertorio horretan oso onak direlako,... Taldeak ikuskizunak egiten baditu, indarrean duen ikuskizuna ere jar dezake hor.
- Webgunea: Interneteko helbidea, webgunearena, blogarena edo dena delakoarena.
- Kontaktua: Kontaktuko pertsonaren izena
- Emaila: taldearekin kontaktuan jartzeko posta elektronikoa
- Tfnoa: taldearekin kontaktuan jartzeko telefono zenbakia
- Eguneratze data: Datuak azkenengoz egunaratu dituzun eguna
- Bestelakoak: Jakitera eman nahi den bestelako daturen bat eta aurreko eremuetan egokitzen ez dena.
Noski, ez dago obligaziorik eremu guztiak betetzeko. Bakoitzak erabakiko du ze informazio eta zein datu eman nahi dituen eta zeintzuk ez. Gogoratu direktorio publikoa izango dela, hau da, edozeinek gure taldearekin kontaktuan jarri nahi izanez gero erabili ahal izango duen kontaktu agenda irekia dela.
Zuen taldearen datuak jarri nahi badituzu hemen duzu:
Zure taldearen datuak sartu aurretik irakurri hau ere:
Dokumentuaren akzioak