Dokumentuaren akzioak
Gernikaren inguruan sortzen ari da Aukeran lan berria
Bihar aurkeztuko da Bilbon "Euskaldunak eta dantza" 4. jaialdia, eta aurkezpen horretan izango da Edu Muruamendiaraz, Aukeran-eko zuzendaria, prestatzen ari diren lan berria eta jaialdi horretan egingo duten parte hartzearen aurrerapena egiten. Itziar Mendizabal, Mikel Jauregi eta Juan Carlos Santamaria dira Euskaldunak eta dantza 4. jaialdian parte hartuko duten dantzarietako batzuk.
Sutargi, Izena duen guztia omen da eta Bideak-en ondotik laugarren ikuskizuna izango du Aukeran dantza konpainiak. "Gernika, (mihise gaineko dantza) 15x60" izango du izena ikuskizun berriak eta Gernikako bonbardaketan eta Picassoren Gernika margolanean oinarritutako lana izango da. Urriaren 31an aurkeztuko da Aukeran-en lan berria Gernikan bertan eta Garbi Losadak eta Jose Antonio Vitoriaren gidaritza izango du.
Dokumentuaren akzioak