Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Barkoxeko maskarada Baionan

Dokumentuaren akzioak

Barkoxeko maskarada Baionan

2009/04/21 11:36

Badira lau urte Haiz'Egoa elkarteak elbarritasun mota bat pairatzen duten haurrak Ikastoletan eskolatuak izan daitezen jardun duen Integrazio-Batzordea Elkartearen diru bilatze kanpainan parte hartzen duela.

Aurten, berritasun gisa, Haiz'Egoa elkarteak Barkoxeko gazteei maskarada Xiberoan egiten den moldean Baionan antzeztea eskatu zien. Heldu den larunbatean, apirilak 25, emanen dute kalez-kale.

Hau izanen da egitaraua :

  • BARRIKADA, 10:00-12:30

Barrikada laguntzaile aritzen diren lau ostatuen aitzinean: Kalostrape, Café Moka, Bar du Marché eta Bar François. Maskarada ondoko kronologiaren arabera ibiliko da. Pasaia orduak, guti gora behera:

10:00etan Kalostrape ostatua

10:45etan Café Moka

11:30etan Bar du Marché

12:15etan Bar François

  • MASKARADA, 16:00etatik goiti

Baionako Merkatuko plazan, maskaradaren emanaldia. Aulkiak izanen dira.

Platzainek dirua bilduko dute egun osoan, Euskal Herriaren koloretako txapak salduz. Horrela, haurren alde egiten duzuena agertzen ahalko duzue.

Diru guztia elkarteari emana izanen zaio. Nahi duzuena eman ahal izanen duzue.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.