Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskaldunak eta dantza 4. gala

Dokumentuaren akzioak

Euskaldunak eta dantza 4. gala

Gala, ABBEren ekitaldi garrantzitsuena bilakatu da, baita ikusleek zein kritikak bermaturiko kalitatearen erakusgarri ere. Aurtengo galako eskaintza zabalagoa izango da eta Juan Carlos Santamaria 2008ko Espainiako Dantza Saria jaso duen donostiarraren koreografia bat ere izango du. Haren konpainiak –Santamaría Compañía de Danza– Sonidos de un jardín secreto, lau dantzarirentzako pieza eskainiko digu. Koreografia horrek 1996an nazioarteko Vignale Danza lehiaketako epaimahaiaren sari nagusia eskuratu zuen. Ikuskizunaren 2. edizioan arrakasta itzela izan ondoren Itziar Mendizabal Mikel Jauregi 1hondarribitarra orain Leipzig Balleteko dantzari nagusia da. Horrez gain, 2009ko Benois de la Danse Sarirako izendatu izana eta duela gutxi eman dioten 2009ko Gipuzkoako Errebelazio Saria ospatzeko, berriro ere, Euskaldunak eta dantza galan hartuko du parte; Piaf a deux (kor. Paul Chalmer) eta La creación (kor. Uwe Scholz) interpretatuko ditu bertan, Jean-Sebastien Colau dantzalagunarekin batera (Leipzigeko balleteko dantzari nagusia).

 

Proiektu honetan parte hartuko dutenen zerrenda zabalari Portugaleteko Mikel Jauregi (Flandeseko Errege Balleteko lehen bakarlaria) erantsiko zaio; La Sylphide (kor. August Bournonville) laneko binako pausoa aukeratu du dantzariak, eta Cornered (kor. Nicolo Fonte) lana Giulia Tonellirekin (Flandeseko errege Balleteko demi-solista) interpretatzeko. 4. Euskaldunak eta dantza galako beste oinarrietako bat Gernika, mihise gaineko dantza laneko suite baten estreinaldia izango da, Edu Muruamendiarazek bereziki jaialdi honetarako sortua. Pieza Aukeran Gipuzkoako dantza konpainiak interpretatuko du. Yasmina Sancayok (Dantzari gazteentzako III. Bilbao Sariaren irabazlea. Carmen Amaya Dantza Profesionaleko Kontserbatorioa) eta Aaron Sanz ek (bigarren sailkatua, Carmen Amaya Dantza Profesionaleko Kontserbatorioa) osatuko dute 4. Euskaldunak eta dantza galaren ekitaldia, On Kixoteren binako pauso batekin. 

Itziar MendizabalEuskal dantzarien eta ikusle bizkaitarren artean jada ospea hartu du galak eta antolatzaileak harro daude partaideen artean Igor Yebra, Alicia Amatriain, Asier Uriagereka, Iker Murillo, Jon Vallejo, Jon Ugarriza, Amaya Ugartetxe, Ander Zabala, Amancio González eta Verónica Villar izan direlako. Halaber, euskal dantza tradizionalaren ikerketa proposamenei ere toki egin die, adibidez, Aukeran edo Kukai taldeei (azken honek ikuskizun errebelazioaren Max Saria jaso du duela gutxi) eta proposamen berriak sortu ditu, adibidez, Amalur Beti Jai Alai taldearekin batera eta Teresa González Ardanazen lankidetzarekin. Gala, gainera, pizgarria izan da Dantzari Gazteentzako Bilbao Saria lortu duten Sara Etxebarri (2006) eta Aiara Iturrioz (2007) dantzarientzat, izan ere, aukera izan dute, sariaren bidez, Euskalduna Jauregi paregabean dantza egiteko. 

Euskaldunak eta dantza ekitaldiaren laugarren ediziorako sarrerak salgai daude jada leihatilan zein BBKren Internet bidezko sarrera salmenta zerbitzuan. Sarrerek 20, 30, 45 eta 55 euro balio dute. 

 

Datuak

 

Ekitaldia: 4. “Euskaldunon eta Dantza”.

Antolatzailea: Bilbao Ballet Elkartea.

Dantzariak eta konpainiak: Itziar Mendizabal Jean-Sebastién Colau-arekin, Mikel Jauregui Giulia Tonelli-arekin, Santamaria Compañía de Danza, Aukeran, Yasmina Sancayo eta Aaron Sanz.

Koreografiak: “Piaf a deux” eta “La creación” (Mendizabal+Colau), “La Sylphide” eta “Cornered” (Jauregui+Tonelli), “Sonidos de un jardín secreto” (Santamaría Compañía de Danza), Suite de “Gernika, danza sobre lienzo” (Aukeran) y “On Kixote” (Sancayo + Sanz).

Lekua eta eguna: Euskalduna Jauregiko auditoriumean, ekainaren 10-an, 20:30-ean.

Sarrerak: 20, 30, 45 eta 55 euros.

 

Andoni Aresti (Bilbo, 1965). Salzburgo Baleteko Lehen Dantzari ohia, Dantza Maisua eta antzerki, zine eta telebistako aktorea.

Andoni Aresti erretratuaArte Dramatikoan lizentziatua Madrilgo Arte Dramatikoko Goi Eskolan, Dantzan diplomatua Rosela Hightower, Nazioarteko Zentruan, Cannesen; Erromako Telebista eta Zineko Unibertsitate Berrian, Andoni Arestik profesional gisa bere dantza karrera telebista, antzerkia eta zinearekin batera egin ditu. 4 urterekin hasi zen dantzan, dantza tradizionalean, eta ondoren, Olaeta Baletaren eta Ion Beitiaren hainbat ikuskizunetan. 1985an, Balet Antlantikoarekin udako bira bat egin zuen. Rosella Hightowerren dantza ikasten zegoela (1986-1988) hainbat ikuskizunetan parte hartu zuen eta Nazioarteko Balet Gaztean sartu zen 1988an. Dantzari profesional moduan Salzburgoko Baletean ariko da (1988-2000), 1990an Lehen Dantzari izatera iritsiko da eta 2000. urteko Artista Onenari Kritikaren Saria jasoko du erretiroa hartu ete handik hilabetera. dantzari gonbidatu bezala Alemaniako hainbat ikuskizunetan parte hartu zuen (1990-1991) eta Austrian ere bai (1993). 2001an dantza maisu bezala hasi zen lanean, eta gaur egun hala dihardu, Italiako hainbat eskola eta akademiatan, eta horrekin batera aktore laneta ere ari da lanean. Honekin batera, Erromako "Scarpetta d'oro" akademiako balet klasikoko zuzendaria da eta iaztik, bere akademia propioa zuzentzen du Leioan: Dantza Eskola "Andoni Aresti Landa". 

Your browser may not support display of this image.

Your browser may not support display of this image.Itziar Mendizabal (Hondarribia, 1981), Leipzig-eko Baleteko Dantzari Nagusia.   

Itziar Mendizabal-ek Jean-Sebastien Colau-arekin dantza egingo du.

 
Itziar Mendizabal portrait1981an jaio zen Hondarribian, Gipuzkoan, eta bertan hasi zen dantza ikasten Elvira Urbienaren eskolan lau urte zituela. 

1995ean Victor Ullateren eskolan hasi eta handik hiru urtera Madrilgo Komunitateko Victor Ullate Baletean sartu zen. Balet honetan bere lehenengo paper garrantzitsuak dantzatzeko aukera izan zuen: William Forsythe-ren “Vertiginous thrill of exactitud”, Maurice Bejart-en “Fire Bird” eta Víctor Ullateren “Jaleos” besteak beste. 21 urte zituela Demi Solista kontratatu zuten Heinz Spoerli-k zuzendutako Zurich-eko Balletean, non paper nagusiak dantzatu zituen Jiri Kilyanen “Petit Mort”, Uwe Scholtz-en “Oktet”, Lin Hwai-min-en “Smoke” eta beste zenbait koreografoen lanetan. 

2006tik 2008ra Leipzig-eko Operako Baleteko dantzari bakarlaria zen, 2008tik Dantzari Nagusia bihurtu zen, eta rol garrantzitsuak interpretatu ditu: Odette/Odile (Paul Chalmerren Zisneen lakua), Katerina (John Crankoren La fierecilla domada), Uwe Sholtz-en  “Shumman”-en bi bikoteak eta abar. . “Ballettanz” aldizkariak 2007/ 2008 denboraldiko Errebelazio Dantzaria izendatu zuen. Eta baita ere 2009’ko “Benois de la Danse” sarirako izendatua izan da. 

Your browser may not support display of this image.Mikel Jauregi (Portugalete, 1982), Flandeseko Errege Balleteko lehen bakarlaria.  

Mikel Jauregik Giulia Tonellirekin egingo du dantza.  

Mikel Jauregi 11 urterekin hasi zen dantzan, Pilar Agirregomezkorta eskolan; handik hiru urtera, Ion Mikel Jauregi retratoBeitiaren akademiara joan zen, eta han egon zen 2000 urtera arte. Prix de Lausanne-n parte hartu ondoren, beka bat lortu zuen, eta hari esker, Stuttgarteko John Cranko eskolan amaitu zuen bere prestakuntza (2000-2002). Vienako Operako Balletean hasi zen dantzan profesional gisa (2002-2006), eta konpainia horretan demi-bakarlari bilakatu zen 2003an. Austriako hiriburuan egindako prestakuntzan, Jauregik bakarlari lan aipagarriak egin zituen, hala nola, Benvolio Romeo eta Julietan, Intxaur-hauskailuan Franz, Dandy Hiru muturreko kapelan, eta haiekin batera soloak Beltxargen aintzira, Raymonda, Coppelia, La fille mal gardee eta beste hainbat lanetan. Zenbait koreografok beretzat rolak sortu zituzten, besteak beste, Ivan Cavallariren Tschaikowsky's Impressions; Patrick Delcroixen Silence sans reproche eta Renato Zanellaren Duke's Nuts. Vienako Operako Balletean emandako urteak biribiltzeko Vienako Urte Berriko Kontzertuan parte hartu zuen (2005ean eta 2006an), eta hala, musika ekitaldi horretan parte hartu duen lehen euskalduna izan zen. 2006an, Flandeseko Errege Balletean sartu zen bakarlari, eta urtebete geroago lehen solista mailara igo zen. Hala, Jaureguik bere errepertorioa zabaldu zuen, George Balanchine, Jirí Kylián edo William Forsythe-n bakarlarientzako lanekin eta, gainera, beste koreografo batzuek zenbait rol sortu zituzten berarentzat, besteak beste, Suiter izan zen Christian Spucken The return of Ulysses lanean; Nicolo Fonteren Cornered; Jorma Eloren Lost by last; Matteo Molesen Insiders eta Andre Mezquitaren Echoes from elsewhere

Your browser may not support display of this image.Juan Carlos Santamaría (Donostia, 1964), zuzendari eta koreografoa.  

2008ko Espainiako Dantza Sari Nazionala eskuratu zuen koreografia sorkuntzaren kategorian baita Villa de Madrid saria ere 

Juan Carlos Santamaria 1Prestakuntza klasikoko koreografoa da, eta bere lanetan gorputzaren askatasuna bilatzen du, musikarekin bat eginez eta mugimenduaren arnasketaren bidez. 1992an, sei urtez Espainiako Dantza Konpainiako dantzari izan ondoren, koreografo eta maisu lanetan hasi zen Madrilgo Dantza Profesionaleko Errege Kontserbatorioan, eta eskola horretako bilakaeraren ardatzetako bat bilakatu zen, izan ere, tailerraren bultzatzaileetako bat izan zen eta koordinatzaile orokor izendatu zuten. 2000. urtean, Dantza Profesionaleko Errege Kontserbatorioa utzi eta bete-betean berak 1998an sortutako Santamaria dantza konpainiaren zuzendaritzari heldu zion. Duela gutxi, Gaztela eta Leongo Dantza Profesionaleko Burgoseko Eskolaren zuzendari izendatu zuten (dantza klasiko eta garaikideko espezialitatea). 2008an Espainiako Dantza Saria eman zioten koreografo kategorian, eta Villa de Madrid Saria, bere ibilbide profesional eta artistikoa aitortzeko. Bere balletak Zarzuela antzokian, Álbeniz antzokian, (Madril), Calderón de la Barca antzokian (Valladolid), Valentziako Principal antzokian, García Lorca antzokian (La Habana) interpretatu dira, besteak beste. 

Your browser may not support display of this image.

Santamaria Dantza Konpainiak Sonidos de un jardín secreto aurkeztuko du 

Nazioarteko Vignale Danza Lehiaketan 1996an Koreografiako lehen saria eta Epaimahaiaren sari nagusia eskuratu zituen 

1998an sortua, Santamaría Danza formatu ertaineko egileen konpainia da, eta bere estilo pertsonalaren bidez, kalitatea, musikaltasuna, teknika eta estetika nagusi diren eskaintza artistikoa proposatzen du. Juan CArlos Santamaria CompañiaKonpainiak hamarretik gora ikuskizun ditu bere errepertorioan eta, bere ekoizpenetan kalitate eta maila tekniko ezin hobeko dantzariak ditu. Taldearen kalitatearen seinale da Espainiako zein nazioarteko konpainia garrantzitsuetako kideak egotea, besteak beste Espainiako Dantza Konpainia, English National Ballet, Kubako Ballet Nazionala eta Karakaseko Ballet Nazionalekoak. 

Sortu zenetik, konpainiak ikusleentzako ez ezik, lan pedagogikorako ere programazio mardula prestatu izan du. Bere lehen lana, Intxaur-hauskailua, ANAYA hezkuntza elkarteak babesturiko eskolarako kanpaina batean estreinatu zen. Ikuskizun hori bera 1999ko gabonetan eman zuten Espainian barrena, COPE irrati-kateak antolatutako eta babestutako giran. Embrujo, Passe le Temps, Moz-art, Romeo + Julieta, Danzas Soñadas dira bere lanetako batzuk; Espainian, zein Italia, Portugal, Andorra, Zipre eta Mexikon barrena erakutsi ditu. Bere ekoizpenetan Santamaríak artista eta erakunde handiekin eta handientzat lan egin du, adibidez, Ouka Lele, Francis Montesinos eta abar. Espainiako Koro Nazionalak edo Madrileko Orkestra Sinfonikoak, dantzari handiekin batera (Merche Esmeralda, Lienz Chanz, Eva López Crevillén) egin dituzten lanetan.  

Your browser may not support display of this image.Aukeran Dantza Konpainia

Aukeran-92Aukeran konpainia 1997an sortu zen, Edu Muruamendiarazek dantza tradizionalarekin esperimentatzeko zeukan irrikak bultzatuta, Euskal Koreografo Berrien I. Erakusketaren garaian. Aukeran konpainiak tradizioan sustraitutako dantza ikuskizunak eskaintzen ditu, baina ohiko arauen egitura aldatuta eta koreografiei ukitu garaikideak emanda, lengoaia fresko eta gaurkotua erabiliz euskal dantza tradizionalaren aberastasuna erakustearren, muga oro gaindituz. Lan berritzailea egiten du, beste inongo konpainiak horrenbesteko grinarekin jorratu ez duena.  

2001ean, euskal tradizioan erroturiko «Sutargi» ikuskizuna aurkeztu zuen, lengoaia eszeniko garaikidea zerabilena. 2003ko udan, «Izena duen guztia omen da» eskaini zuen Donostiako Kursaal jauregian. 

Sortu zenetik, hainbat eta hainbat emanaldi egin ditu Euskal Herrian, Katalunian, Murtzian, Gaztela-Mantxan eta Frantzian. 2004an Manilan izan zen taldea, hiriburuko antzoki nagusia den Cultur Center of the Philippines aretoan dantzatzen. Leporaino bete zen bi mila lagun baino gehiago hartzeko lekua duen antzokia. 2006an «Bideak» estreinatu zuen, bere lanetan hirugarrena. Ikuskizun horrek emankizun onenaren ikusleen saria jaso zuen Azpeitiko antzerki jardunaldietan, 2007an. Hala ikusleek nola prentsak, harrera ezin hobea egin diote taldeari sortu zenez geroztik.  2008an, bere lehen hamarkada ospatu zuen ‘Aukeran, 10 urte” ekitaldiarekin.  

Your browser may not support display of this image.Yasmina Sancayo - Aaron Sanz, Dantzari Gazteentzako III. Bilbao Sariaren irabazlea eta bigarren sailkatua. 

Madrilgo Carmen Amaya Dantza Profesionaleko Kontserbatorioa. 

Yasmina Sancayo Aaron DiazArriaga antzokian joan den urteko azaroan dantzari gazteentzako Bilbao Sariaren 3. edizioa egin zuten. Bertan, Yasmina Sancayok lehen saria lortu zuen Esmeraldaren bariazioaren interpretazio lanagatik. Aaron Sanz, berriz, bigarren lekuan geratu zen Giselleren antzezpenarekin. Biak dantza ikasleak dira Madrilgo Carmen Amaya Dantza Profesionaleko Kontserbatorioan.  

Your browser may not support display of this image.

Your browser may not support display of this image.

Jean-Sebastien Colau, Leipzig-eko Baleteko Dantzari Nagusia.  Itziar Mendizabal-arekin dantza egingo du. 

Parisen jaio eta Pariseko Operaren Antzokian dantza ikasketak egin ondoren, 1996an Pariseko Operaren Balletaren dantzarien zerrendan sartu zen. 2002an Canadako Ballet nazionalaren bakarlari gisa Jean-sebastien colaukontratatu zuten, eta 2005ean Leipzigeko balletean sartu eta Principal Dantzaria izatera heldu zen 2006an. Paper nagusiak dantzatu ditu hainbat lanetan: “Zisneen lakua”, “Mari Errauskin”, “Pakita”, “La Bayadera”, “Loti ederra”, “Intxaur hauskailua”, “Giselle”, “Suzko txoria”, ”Raymonda”, “Romeo eta Julieta”, “Silfideak”, “Manon”, “Carmen”, “Bolero”, “Onegin” besteak beste. Balanchine, Serge Lifar, Rudolf Nureyev , Maurice Bejart, James Kudelka, Bournonville, Kenneth MacMillan, Uwe Scholz, John Neumeier, Roland Petit eta beste hainbat koreografo entzutetsuen lanak interpretatu ditu. Brontzesko domina jaso zuen Varnako lehiaketan 2000. urtean, zilarrezko domina Parisen 2000an eta zilarrezko domina Nagoyan 2002an.

Your browser may not support display of this image.

Giulia Tonelli, Flandeseko Errege Balleteko demi-solista. Mikel Jauregirekin egingo du dantza. 

 

Frantzian jaio eta Italian hezi zen. Dantzarekin lehen harremana Marina Van Hoecke irakaslearekin izan Giulia Tonellizuen. Ondoren, dantza formazio profesionala Toscanako Balet Eskolan hasi zuen 2000. urtean. Ikasketak Vienan burutu zituen (2001-2003), eta bertan Vienako Operako Baletaren Eskolako Diploma eskuratu zuen. Bere formazioan, Castiglioncellon (Livorno, Italia) jokatutako Eurocity 2003 Nazioarteko Balet Lehiaketan lehen saria eta urrezko domina eskuratu zituen. 2002ko irailean, Vienako Operako Baletean ikastun hasi zen. Ondoren, Flandes-eko Erret Baletean sartu zen, 2003an, dantza taldean, eta erdi-bakarlari izendatu zuten 2008an. Beljikako konpainian besteak beste "Intxaur hauskailua", "Le Bayadere", "Loti ederra", "Gaia eta aldaerak", "Bitxiak" edo "Salmoen sinfonia" ekoizpenetan parte hartu du, eta horietan bakalari lanak egin ditu, eta "Giselle" eta "Apolo Musagete" baletetan dantzari nagusi lanak.

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.