Dokumentuaren akzioak
Albisteak

dantzan.com: 2008a zenbakitan
Hona hemen bukatu berri den 2008 urtean dantzan.com-ek izan dituen bisitak, albiste eta atal irakurrienen zerrendak, gehien bilatutako hitzak eta bestelako estatistikak. Aurten ere 100.000 bisitatik gora izan ditugu eta 300.000 orritik gora erakutsi dira. Egunero 300 lagunek irakurtzen dute dantzan.com.

Badatoz 2009ko inauteriak
Gabonak bukatzearekin batera heldu zaigu inauteri garaia. Iragarri bezala, asteburu honetan bertan hasiko dira maskaradak Barkoxen. Ondoren, tantaka-tantaka helduko dira besteak ere. Otsaila bukaera aldera izanen dute une gorena. Esaterako, otsailaren 19a izanen da Ostegun Gizena eta 24a Inaute Asteartea.

Maskaradak 2009 Barkoxeko gazteen eskutik
Urtarrilaren 11an abiatuko dira maskaradak Zuberoan. Aurten Barkoxeko gazteek hartu dute maskaradak prestatu eta herriz herri eramateko ardura. Hona hemen Barkoxeko Etxahun elkarteak jakinarazi duen 2009ko Zuberoako Maskaraden egutegia:

The Placen ikasteko sarrera-probak Bilbon
The Place Londresko dantza garaikide eskola entzutetsuan ikasketak egiteko sarrera-probak Bilbon egingo dira datorren otsailaren 1ean. Audizioan hautatua gertatuz gero Europako Batasuneko beka ziurtatuta izaten da.

Nazioarteko Trikitixa Jaialdia larunbat honetan ETB1ean
Larunbat honetan, abenduak 27, gaueko 23.00etan ETB1-ean emango da Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak antolatutako VII. nazioarteko trikitixa jaialdia. Aurten dantza izan du ardatz jaialdiak.

Dantzaren bitakora 2008
Antonio Marquez-ek urtarrilaren 3an Bilbon egindako mundu mailako estreinaldiarekin hasi eta Juan Carlos Santamaria donostiarrak irabazi berri duen Espainiako Dantza Sari Nazionalera, horra Iratxe de Arantzibia dantza kazetariaren begirada: 2008an dantzak Euskadi eta inguruetan eman duenaren laburpena.

Baionako Euskal Museoaren argazkiak sarean
Baionako Euskal Museoak argazki sorta bikaina sareratu du berriki. Horietako asko ezagunak dira, gure iruditeriaren parte bilakatu direnak dagoeneko. Beste batzuk ezezagunak eta bitxiak. Orotara, 1860 eta 1930 urteen arteko 5.000 argazki inguru. Tartean dantzarekin harremana dutenak ere bai, noski.

Dantza proiektu berritzailea ezkerraldean
Ezkerraldeko dantzariak kezkaturik gaude. Dantza plazaz plaza egiten dugu alarde eta dantzaldietan. Gero eta hilago, gero eta jende gutxiago, taldeen eredua krisian. Dantza ez da gure inguruan ikusten, ez da gauza bizi bat. Honi itzuli emateko ekimen-hausnarketa bat abiatu dugu.

Getxodantzan 2008
Getxo Dantza Kultur Elkarteak hirugarren urtez jarraian antolatu ditu Gabonetako dantza jardunaldiak. Abenduaren 26tik 28ra izanen dira eskolak eta hainbat dantza espezialitate landuko dituzte: garaikidea, flamenkoa, klasikoa eta jazza.

Munduari bira 80 dantzatan
Matt gazte Estatu Batuarra da. Lana gehiegi atsegin ez eta azken urteak munduaren inguruan bueltaka eman ditu dantzan. Izan ere, egin zuen lehen bidaietako batean, geldiune garrantzitsu guztietan dantza berezi bat egitea otu zitzaion, baita bideoan grabatu ere. Grabazioak interneten eskegi eta famatua egin zen.
Dokumentuaren akzioak