Dokumentuaren akzioak
Udako dantza ikastaldiak Donostian
Dantza klasikoa
Irakaslea: Orlando Salgado
Habanan jaioa, Kubako Arte Eskola Nazionalean egin zituen ballet ikasketak, 1968 urtean graduatuz. Irakasle nagusi izan zituen Alicia Alonso, Fernando Alonso, Alberto Alonso, Laura Alonso, Joaquín Banegas, Azary Plisetsky eta Loipa Araujo.
Errepertorio klasiko-erromantikoko ballet gehientsuenetan lehen dantzari lanak egin ditu, eta baita beste koreografo kubatar eta atzerritarren lanetarako ere, hala nola Alberto Alonso, Alicia Alonso, Antonio Gades, Jerome Robbins, George Balanchine eta Maurice Bèjart. 1971 urteaz geroztik Alicia Alonsoren partenairea izan zen errepertorio lanetan.
Lan pedagogikoetan berriz, Kubako Ballet Nazionaleko Dantza-Maixu gisa lan eskerga egin du, eta baita Habanako Ballet Eskola Nazional eta Probintzialean ere. Gainera, irakasle gisa aritu da Erromako Operako Balletean, Mexikoko Dantza Konpainia Nazionalean, Colón Antzokiko Ballet Egonkorrean eta Argentinako Bahía Blancako Ballet Konpainian.
2005 urteaz geroztik Madrileko SCAENA arte eszenikoen zentruko Dantza-Maixu eta Carmen Rocheren balleteko zuzendari laguntzaile da.
Piano-jotzailea: Alberto Sagardia
Dantzako piano-jotzaile laguntzailea, Donostiako Kontserbatorioan hasi zuen bere karrera profesionala. 1995 urtetik hona Nafarroako Gobernuaren dantza eskolan egiten du lan eta 2002 urtetik aurrera Biarritz Balleten ere bai. Halaber Gipuzkoako Foru Aldundiaren udako ikastaldi hauetan, Biarritzeko nazioarteko stage-an eta beste zenbait froga nahiz azterketa ofizialetan aritzen da.
Dantza garaikidea
Irakaslea: Nadine Gerspacher
Nadine Gerspacher (1976). Dantza garaikidean diplomaduna (Graham eta Ailey tekniketan) eta modern
jazz dantzan Munichen, Iwanson eskolan, Jessica Iwanson, Regine Blum eta Stephan Herwig eta Volker
Michl izan ziren bere irakasleak. Bere ikasketak bekadun gisa amaitu zituen Stockholmoko Balletakademian eta Bartzelonako Varium eskolan.
Profesionalki Katja Wachter, Stephan Herwig, Peter McCoy eta Jonathun Lunn koreografoentzat lan egina da, eta Holterdancers konpainiarentzat, Anna Holterren zuzendaritzapean. Irakasle lanetan 2002an hasi zen Municheko Iwanson Zentruan eta 2007an Anna Sanchezek zuzentzen duen Bartzelonako Varium eskolan hasi zen. Laister San Cugateko nazioarteko dantza ikastaroan emango ditu klaseak.
Nadineren lanaren oinarri dira mugimenduaren zabaltasuna eta erdigunearen lurrarekiko menderatzea.
Ahalegintze fisikoa gorputzaren atseginarekin erlazionatzen ahalegintzen da. Indarrak azken mugetara eramaten ditu, urrats bakoitzean kontrastea bilatuz.
Udako dantza ikastaldiak 2009
- Lekua: Arteleku (kristobaldegi,14. Txomin Enea, Donostia)
- Datak: Ekainaren 29tik uztailaren 10era
- Antolatzailea/Organiza: Kultura Sustapen eta Hedapeneko zuzendaritza
Gipuzkoako dantza profesionalen elkartearekin lankidetzan.
KOLDO MITXELENA Kulturunea
Urdaneta kalea 9
20006 Donostia
Tel.: (34) 943 112 891
Faxa: (34) 943 112 765
programazioa@gipuzkoa.net
www.gipuzkoakultura.net
Kultura eta Euskara Departamentua
Dokumentuaren akzioak