Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ertza konpainiaren, Zoo (pizti trajedunak)

Dokumentuaren akzioak

Ertza konpainiaren, Zoo (pizti trajedunak)

dantzan.com
2009/05/22 11:23
Asier Zabaletaren Ertza konpainiak ikuskizun berria estrainatuko du bihar, maiatzak 23, Donostiko Gazteszenan. Espazio itxi batean kokatutako trajedun piztien, alegia, gizakien jarrerak ikustea da ikuskizunaren xedea.

Zoo honek gizaki talde bat espazio murritz batean ikusteko aukera emango digu. "Habitat" berri honetan nola jokatzen duten ikusi ahal izango dugu eta berauen ohitura eta jarreren testigu izango gara. Esperimentu baten barte baleude bezala aztertuko ditugu gure babes kokalekutik, beren egunerokotasunaren "voyeur" izango garelarik. Animali hauen erreakzio bortitzenak ikusteko ere aukera izango dugu. Ikusiak izan gabe ikusi. Baina pribilejio honek ordain bat ekar dezake berarekin... geure burua bertan ikustearena.

Horrela aurkeztu du Ertza konpainiak bihar Donostiko Gasteszenan estreinatuko duen "Zoo (pizti trajedunak)" lan berria. 

  • Zoo (pizti trajedunak)

Noiz: Maiatzak 23, arratsaldeko 20:00etan

Non: Gasteszena aretoa (Donostia)

 

Zuzendaritza: Asier Zabaleta

Zuzendari laguntzailea: Arantza Balentziaga

Dantzariak: Pilar Andrés, Andrea Quintana, Manuel Rodriguez, Noemi Viana, Asier Zabaleta.

Jantziak: Asier Zabaleta, Arantza Balentziaga, Silvia Baltasar.

Argiztapena: Antoni Angel Alcaide

Koreografia: Asier Zabaleta (dantzarien laguntzarekin)

Berezko musika: Borja Ramos

Bideoa: Asier Zabaleta, Iker Urteaga

Eszenografia: Asier Zabaleta, Bigara (Itziar García, Jon Ander García)

Eszenografia egilea: Pello Artola

Ekoizpena: Ertza

Zuzendari teknikoa: Antoni Angel Alcaide

Banatzailea: Arantza Balentziaga

Diru-laguntzak: Eusko Jaurlaritza (Kultura saila)

Laguntzaileak: Arteleku, Gazteszena

 

 

 

 

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.