Dokumentuaren akzioak
Euskal dantzariak Frankfurtetik
... Frankfurtetik:
Jone San Martin – Amancio Gonzalez – Inma Rubio / Frankfurt
"Derivado"
"Sin-king in me"
"Vision divided"
"The vile parody of adress"
Egitarau honetan beren jatorrizko hiriak utzi zituzten hiru interprete aurkezten ditugu (Jone eta Amancio Euskal Herrikoak dira eta Inma, valentziarra) beren karrerak atzerrian garatzeko eta azkenean Frankfurten elkarrekin lan egiten amaitzeko, The Forsythe Company-n, William Forsythe-ren zuzendaritzapean. Bere izena daraman konpainiaren koreografo eta zuzendari ezagunak atseginez utzi die The Vile Parody of Address koreografia, 1988ko azaroaren 26an Frankfurt Ballett-ek estreinatua izan zena, hirurek Dantzaldian aurkeztuko dituzten sormen-lanen egitaraua osatu dezaten.
Beraiekin hitz egiteko aukera ere izango dugu, beren ibilbideak eta karrera profesionala atzerrian egitearen esperientzia bezalako gaiez aritzeko.
- "Derivado" 15 min / estreinaldia
Koreografia eta interpretazioa: Jone San Martín
Soinua: Niels Lang
Derivado Jone San Martinen aurreko pieza baten distilazio prozesu baten ondorioa da. Pieza hura Hostis deitzen zen, eta Agnes Chekroun-ekin batera sortu zuen 2007ko abenduan (Bockenheimer Depot, Frankfurt), Derivado-k proposatzen duen aldaketa aurreko lanaren barrutik bertatik sortzen da, eta jatorrizko norabidetik desbideratzen du. Lan honetan San Martinek berak sortutako zirkunstantzien esku lagatzen du bere burua eta zirkunstantzia horiek esparru sortu horren zehar egindako bidaia finkatzen dute: dualtasuna.
Izan zitekeenaren eta denaren artekoa, borondateren esku ez dagoena edo ondorioz sortutako deribatua.
- "Sin-king in me" 15 min / estreinaldia
Koreografia eta interpretazioa: Amancio González
Musika: Gavin Bryars - The sinking of the Titanic
Behar dut
Badaukat
Nahi dut
Nahiago dut
- "Vision divided" 13 min / estreinaldia
Koreografia eta interpretazioa: Inma Rubio
Gure errealitateaz pentsatzen duen burmuinaren gaineko gogoeta da. Lengoaiak lotailu moduan jarduten du. Mugimenduak mantra eran sortzen duten lengoaia da.
Paralisitik aldaketarako askatasunerantz.
- "The vile parody of adress" 15 min
Koreografia: William Forsythe
Interpreteak: Amancio González eta Jone San Martín
Musika: J. S. Bach, Wohltemperiertes Klavier / Fuge nr. 22 B-Moll, Buch 1. Glenn Gould-ek interpetatua
The Vile Parody of Adress inprobisaziorako gaitasunean oinarritutako pieza da funtsean. Interprete bakoitzaren rolak nortasun argi eta definitua dauka, baina nortasun hori dantzari bakoitzaren nortasunak kutsatuta dago, kontraste eginez eta, aldi berean, nolabaiteko nahasketa sortuz bere bikoteak eszenatokian duen rolarekin.
Despite what I keep saying
it doesn´t have to be this way
the doctor and I are fully aware
of the precious condition of
your other head.
The Vile Parody of Adress 1988ko azaroaren 26an estreinatu zuen Frankfurt Ballett-ek.
Dokumentuaren akzioak