Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Lekuz leku, dantza hiriko kaleetara daraman jaialdia

Lekuz leku, dantza hiriko kaleetara daraman jaialdia

La Fundicion 2010/04/28 16:35

Datorren ekainaren 22tik 26ra ospatuko da Bilbon Lekuz Leku jaialdia. Lekuz leku CQC (Dantzatzen Duten Hiriak), programazioak hiri paisaietan aurkezten dituzten Jaialdien nazioarteko sarearekin elkarturik dagoen jaialdi bat da. Gaur egun 30 jaialdi europar eta latinoamerikar hartzen ditu bere baitan. Hiri esparruen eta dantzaren arteko elkarketa bat da.

Gehiago irakurri

Dantzaren Nazioarteko Eguna: dantza han eta hemen

Dantzaren Nazioarteko Eguna: dantza han eta hemen

Dantzan 2010/04/28 11:16

Apirilaren 29an ospatzen da Dantzaren Nazioarteko Eguna eta ohi denez dantza ekitaldiak, emanaldiak, dantzaldiak, hitzaldiak, ikuskizunak, eta abarrekoak antolatzen dira han eta hemen. Hona hemen horietako batzuk:

Gehiago irakurri

Oskorriren proiektu berria: Gipuzkoako Dantza Galduak

Oskorriren proiektu berria: Gipuzkoako Dantza Galduak

Natxo de Felipe / Oskorri 2010/04/28 10:45 4

Orain urte asko direla, benetan aspaldian, Gipuzkoako Dantza Zaharren inguruan Iztuetak 1824an argitaratu liburua eta 1826an argitaratu partiturak zehatz aztertuta genituen. Iztuetak bildu zituen dantza eta doinu guztien artean, gure ustez, dozena eta erdi bat Baztango Mutil-dantzen edo Iparraldeko Mutxiko edo Jauzien familiakoak izan litezke, Iparraldean bildu diren beste soinu batzuekiko paralelismo handiak dituztenak eta, zoritxarrez, ordutik hona sekulan berriz dantzatu ez direnak. Gure asmoa bada, musika hauek prestatu eta berpiztu eta, Iztuetaren informazioak kontutan hartuta, ahal dela berriz dantzok plazara ekarri, modu moderno eta gozagarri batez, gaur egungo dantzazale guztiek goza ahal ditzaten.

Gehiago irakurri 4

Matt Harding, Bizkaia dubidubi eta Dancing in the Basque Country

Dantzan 2010/04/26 11:59

Matt Harding-en arrakasta hainbat lagun eraman ditu bere eredua kopiatzera, batzuk bidaiatzearen aitzakian, eta beste batzuk beren herria ezagutzera emateko. Olatz-ek Bizkaia ezagutzera eman nahi izan zuen modu horretara eta orain Iñakik Euskal Herriko txoko desberdinak erakutsi nahi ditu, dantza xelebrearen bidez.

Gehiago irakurri

Euskal Herriko Dantzari Eguna 2010 Baionan

Euskal Herriko Dantzari Eguna 2010 Baionan

Dantzan 2010/04/26 08:20

Datorren maiatzaren 2an ospatuko da Baionan Euskal Herriko Dantzari Eguna. Euskal Dantzarien Biltzarrak prestatu duen egitarauan hiru egunez, apirilaren 30ean, maiatzaren 1 eta 2an izango dira ekitaldiak. Hona 2010eko Dantzari Eguneko programa.

Gehiago irakurri

Greziako dantzen ikastaroa Beiren

Greziako dantzen ikastaroa Beiren

Dantzan 2010/04/23 10:27

Nafarroan, Olite ondoan dagoen Beire herrian eskainiko da Ainara munduko dantzen elkarteak Greziako dantzen inguruan antolatu duen ikastaro hau. Maiatzaren 7tik 9ra izango da ikastaroa, eta Vangelis Dimoudis eta Jarito Jaritonidis izango dira irakasleak.

Gehiago irakurri

Bizkaiko Dantzari Eguna 2010 Sondikan maiatzaren 16an

Bizkaiko Dantzari Eguna 2010 Sondikan maiatzaren 16an

Dantzan 2010/04/22 16:02

Bizkaiko Dantzari Eguna maiatzaren 16an ospatuko da, Sondikan, eta dagoeneko Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak prest ditu Bizkaiko dantzarien festako egitarau eta abarrekoak.

Gehiago irakurri

Poesia eta dantza Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan

Poesia eta dantza Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan

Victoria Eugenia 2010/04/21 15:49

Apirilak 21 eta 22, Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoak Giraluna poesia eta dantza elkartearen Palabras para la danza lana taularatuko du 20:00etan.

Gehiago irakurri

Aurtengo azken maskaradak igande honetan Larrainen

Aurtengo azken maskaradak igande honetan Larrainen

Dantzan 2010/04/21 13:01

2010eko azken maskaradak emango dira apirilaren 25ean Larrainen. Urtarrilean hasi zirenetik igandez igande, herriz herri hamalau emanaldi eskaini dituzte Larraineko gazteek zuberoan barrena. Lehen emanaldia bezala, Larrainen bertan eskainiko dute azken saioa.

Gehiago irakurri

Dantza EHUren Artea eta Kultura ikastaroetan

Dantza EHUren Artea eta Kultura ikastaroetan

Dantzan 2010/04/21 12:32

Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen dituen Bilbao Arte eta Kultura uda ikastaroetan bi dantza ikastaro izango dira aurten. Batetik, Mal Pelo konpainiako Maria Muñoz-ek eskainiko duen dantza garaikide ikastaroa, eta bestetik, Soka proiektuaren inguruan Pantxika Telleriak emango duena.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak