Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza garaikide tailerra Andrea Anhaiarekin

Dokumentuaren akzioak

Dantza garaikide tailerra Andrea Anhaiarekin

2010/06/08 01:27

Norbanakoa artikulatzeko gaitasuna garatzea da helburua, bapateko jokoak eta aurretik sortutako sekuentziak uztartuz, mugimendu eremu ahalik eta zabalena eskuratzeko. Landuko den materialaren itzulpen pertsonalak bilatuko dira, parte hartzaileen eskarmentu pertsonalak aintzat hartuta. Aurretik zehaztutako zelula koreografikoak erabiliz, bapatekotasuna, norberaren nortasuna eta dantzaren plazera landuko dira.

Tailerra Dantzagunean (Artelekun)

  • 2010eko ekaina
  • Larunbata 19, 10:00etatik 14:00era.
  • Igandea 20, 10:00etatik 14:00era.
  • Tokia: Dantzagunea - Arteleku (Kristobaldegi 14 – Donostia)


Tailerra Muelle 3n

  • 2010eko ekaina
  • Larunbata 26, 10:00etatik 14:00era.
  • Igandea 27, 10:00etatik 14:00era.
  • Tokia: Muelle 3 (Muelle de la Merced 3, 4º B – Bilbo)


Izen-ematea: 50€  (ADDEko eta Gipuzkoako dantza profesionalen elkarteko bazkideentzat 10%eko beherapena)

Andrea Anhaia

Dantza klasikoa, modernoa eta garaikideko formazioa dauka nazioarteko irakasle prestigiodunekin eskuratutakoa :

Mônica Japiassu, Eduardo Freire, Marta Freire, Sacha Svetloff, Tatiana Leskova, Ruth Rosembaun Heloisa Duque, Luiz Roberto, Bettina Bellomo, Ismael Guiser, Liliane Benevento, Yoko Okada, Isaura Guzmãn, Toshi Kobayashi, Julliete Anne Peach . Sonia Motta, Dudude Herrmann, Tuca Pinheiro, Renata Melo, Osman Kelili, Rachid Ouramdane , Kosrho Adibi, Airton Tenório, Bebeto Sidra, Mario Nascimento, Dani Lima, Suzana Yamaushi, Tica Lemos, Adriana Grethi, Rosane Acras Terceiro Grau

Hezkuntza Fisikoa - Universidad Estatal de Pernambuco ( UPE ).

1995etik profesionalki ari da konpainia eta ekoizpen desberdinetan parte hartuz. Cia. Cisne Negro – SP (1995), Cia. Vias da Dança – PE,  Grupo de Dança I Ato – ( 2000-2006), Cia de Dança do Palácio das Artes – MG ( 2006)...  Gaur egun Colectivo Movasseko kide da eta bertan sortzaile lanak taller eta eskolekin uztartzen ditu.  Asier  Zabaletarekin bakarkako lan batera egoitza-ekoizpen lan batean parte hartu du berritan.

Antolatzailea: Hamalauzanko Ekimena, Gipuzkoa Foru Aldundiaren laguntzarekin

Iturria: Hamauzanko

 

 

Dokumentuaren akzioak

Hamalauzanko
2010/06/08 15:34

Kaixo, Gipuzkoako dantza profesionalen elkarteko bazkideek ere, %10eko beherapena izango dute. Milesker.

user
2010/06/08 15:38

Eskerrikasko, gehitu dugu hori ere albistean!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.