Dokumentuaren akzioak
Albisteak
                
                Aiko taldeak ikastaro eta tailer ibiltariez osatutako Dantzaldi Ibiltaria programaren hirugarren edizioa abiarazi du
Irailean, doako erakustaldi-tailerrak antolatuko dira Bizkaiko bederatzi herritan, eta urrian, ikastaroak hasiko dira Erandion, Galdakaon, Durangon, Sopelan, Gernikan, Zaratamon eta, lehenengo aldiz, Gipuzkoa aldean, Zarautzen alegia.
                
                Igartza, Euskal Herriko ezpata-dantzarien bilgunea
Euskal Herriko ezpata-dantza gehienen ordezkariak elkartuko dira larunbatean, irailaren 11an Beasainen. Igartzako dantzarien kofradiak deituta Legazpia, Zumarraga, Bilbo, Bera, Iruñea, Deba, Andoain, Añorga, Eibar, Elgoibar eta Tolosako ezpata-dantzariek parte hartuko dute ekitaldian Besain bertako Loinaz eta Igartzako dantzariekin batera.
                
                Dantza Hirian-en bost urte Gorka Bravoren kameratik ikusita
Bere bosgarren urteurrena ospatzeko, Dantza Hirian-ek bere lehen argazki-erakusketa antolatu du. Gorka Bravoren argazkiekin osatutako erakusketa irailaren 1ean inauguratu dute Baionako Euskal Museoan eta hile bukaera arte dago ikusgai.
                
                Bost lurraldetako dantzak Basauriko 37. dantza agerketan
Daotrren irailaren 17, 18 eta 19an ospatuko da Basaurin Euskal Herriko 37. Dantza Agerketa. Ohi bezala larunbateko emanaldian, Euskal Herriko txoko desberdinetatik tokian-tokiko dantza tradizionalen erakustaldia egingo da. Fustiñana, Areta, Donostia, Beskoitze eta Deustuko dantzak ikusiko dira jaialdian.
                
                Hiru master class Dantza Hirian programan
Dantza Hirian bosgarren jaialdiaren barruan hainbat ekitaldi antolatu dira, horien artean hir master class Donostia, Biarritz eta Errenterian. Dohain izango dira taller horiek eta danza profesional eta ikasleei zuzenduta daude.
                
                Dantza sustatzeko diru-laguntzen 2010eko deialdia
Aurten ere abuztu erdian argitaratu du Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak dantza sustatzeko diru-laguntzak emateko Agindua. 365.000 euro banatuko dira aurten (iazko kopuru bera) koreografia sorkuntza, dantza-lanen ekoizpena, konpainien sendotzea, bira artistikoak eta formakuntza eta zabalkunderako.
                
                Dantza izango dute ardatz Inpernuko Poza Trikitixaren VIII. Jardunaldiek
Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak antolatuta eta Donostiako Euskal Jaien egitarauaren barnean, irailaren 7an eta 8an ospatuko da Inpernuko Poza trikitixaren jardunaldien zontzigarren edizioa. Urteroko gisan, gai bat ardatz hartuta, azterketarako eta hausnarketarako tartea egin nahi da. Aurten, trikitixaren eta dantzaren inguruan arituko gara.
                
                Beteranoen II Dantza Sueltoko Topaketa Errenterian
Beti Prest Dantza Taldeak irailaren 11ean “II Helduen Dantza Topaketa” ospatuko du Errenterian. Goizean mahai ingurua izango dugu eta hiru pauso originalak ikasteko aukera. Gero bazkaria eta arratsaldean partaide guztien dantza ikuskizuna. Tartean Xabier Obesoren eskultura emango zaie Imaz anaiei omenaldi bezala Dantza Sueltoaren alde egindako lanagatik.
                
                Dantza ekitaldiak Donostiako Euskal Jaietan
Irailaren 2tik 12ra ospatuko dira Euskal Jaiak Donostian, eta ohi bezala hainbat dantza ekitaldi izango dira egitarauan. Dantzaldiak, soka-dantza, Trikitixa elkartearen jardunaldiak edo Goizaldi dantza taldearen emanaldia ekarriko ditu aurtengo Donostiako Euskal Jaiak.
                
                Aiko taldearen dantzaldi ibiltaria aurten Zarautzen
AIKOk ematen dituen tailerren eskutik, dantza tradizionalak ikasteko beste modu bat Zarautzen. AIKO musika eta dantza maisuek osatutako talde bat da, eta bere asmo eta helburua da musikaren erritmora mugitzearen plazerra berreskuratzea, plazer hori besteei helaraztea eta bals bat, pasodoblea, jota bat, soka-dantza edo beste zenbait doinu entzutean oinak erritmikoki mugiarazten digun barne-pultsio hori lantzea.
Dokumentuaren akzioak

 
