Dokumentuaren akzioak
Dantza musikarientzat eta beste zenbait ikastaro Bizkaian

Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak hainbat ikastaro antolatu ditu Udazken-Negurako. Horietako batzuk dagoeneko burutu dira, baina oraindik beste hainbat egingo dira datozen hilabeteotan. Dantza musikarientzat, Arabako dantzak, Berako dantzak edo Luzaideko dantzak dira ikasi daitezkeenetako batzuk.
Urrian Baztango folkloreari buruzko ikastaroa burutu da Baztango dantzarien eskutik, eta azaroan Dantzari-dantzari buruzkoa Iurretako dantzarien eskutik. Bilbon, Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren egoitzan egiten dira ikastaldiak. Urtea bukatu arte datozen ikastaroak hauek dira:
- Dantza musikarientzat (Aiko taldea)
- Arabako dantzak (BDB)
- Berako dantzak (BDB)
- Umeentzako monitorren formazioa (BDB)
Informazioa eta izen-ematea:
Dokumentuaren akzioak