Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Laura Aris eta Jorge Jauregiren "Impostura"-ren estreinaldia

Dokumentuaren akzioak

Laura Aris eta Jorge Jauregiren "Impostura"-ren estreinaldia

2010/11/08 14:56

Gizakiok fikzioak behar ditugu bizi izateko. Guk geuk asmatzen ditugu eta beste batzuek
asmatutakoak sinestera jolasten dugu. Impostura dantzak fikzio bat eraikitzea planteatzen du: pertsona bat desagertu egiten da bere gorputzean.

Gure gorputzak daukan memoria, animaliarena ez ezik landarea eta mineralarena, dezifratu eta berreskuratzeko saio bat da. Jatorrizko gorputz hori lortzeko diseinaturiko erritual bat asmatzen dugu.

Iniziazio-bidaia bat, zeinen bidez norberak norbera izateari uzten diogun nortasun berri bat hartzeko eta gure gizarte-gorputza, hainbatetan asmatu eta berrasmatua, gainditu ahal izateko. 

Azken batean, ezezaguneranzko bidaia bat, gorputz ezezaguneranzko bidaia.

 

  • Zuzendaritza: Jorge Jauregi Allue
  • Sorkuntza & interpretazioa: Laura Arís Álvarez, Luciana Carlevaro
  • Jatorrizko musika: Luciana Carlevaro (Nubla), Ander Agudo
  • Laguntzak: Iñaki Azpillaga, Idoia Zabaleta
  • Argiztapen diseinua: Mingo Albir
  • Soinu diseinua: Ander Agudo
  • Jantziak: Gimena González Busch
  • Eszena-espazioa: Ember
  • Argazkia: Noemí Elías Bascuñana
  • Produkzioa: Ember
  • Laguntzaileak: Malqueridas, Azala, Artium, L’Estruch, La Fundición-Bilbo
  • Subentzio emailea: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila

 

Zure gorputza ez da berba bat,
ez du gezurrik esaten, ezta egiarik ere.
(Margaret Atwood)

Laura Arís Álvarez eta Jorge Jauregi Allue artisten lanak eta kolaborazioak hartzen dituen arte-plataforma bat dugu EMBER. Biak dira espainiar estatukoak (katalana eta euskalduna), dantzariak, koreografoak eta Bruselan bizi diren irakasleak. Ultima Vez/ Wim Vandekeybus konpainian ezagutu eta lan egin zuten elkarrekin eta 2008az geroztik euren ahots propioa bilatzen hasiak dira.

Beste artista batzuekin elkarlanetan dihardute eta beren ikuskizunak nazioarte mailan ematen dira ezagutzera.

Laura Aris Alvarez (Bartzelona, 1977)
Ikaslearentzako ohiz kanpoko Saria, Bartzelonako Dantza eta Koreografiako Goi Eskolan bere ikasketak amaitzean, 1996an. Interpretatzailearentzako Lladró Saria Valentziako Jaialdian, 1999an. Lanònima Imperial eta General Elèctrica artisten kolektiboan dantzaria izan da. Bruselan bizitzera doa Ultima Vez/ Wim Vandekeybus konpainiako partaide izateko, 1999ko hondarrean. 2009an, bakarrik ekiten dio bere karrerari, nazioarteko proiektu ezberdinetara gonbidatzen duten irakasle, dantzari eta koreografo lanak aldi berean eginez. Ember arte-plataformaren sortzaile dugu Jorge Jauregirekin batera. SURPRISED BY JOY ikuskizuna zuzentzen du. Costa Ricako Dantza Tailer Nazionala den EL BARCO Kontserbatorioko 24 dantzarirentzat, hala nola EL BUIT (Husgunea), Aldaezinaren Trilogiaren bigarren partea, nazioarteko proiektua Mexiko, Errusia eta Espainiako artistekin.

Jorge Jauregi Allue  (Bilbo, 1974)
Jorge 1997an hasi zen dantzan, Euskal Herrian. Kolektibo eta konpainia ezberdinekin egin du lan Euskadin eta Bartzelonan (Damián Muñoz) Bruselara joan aurretik Ultima Vez/ Wim Vandekeybus-ekin lan egitera 2004tik 2008ra arte. 2009an Ember arte-plataforma sortzen du Laura Arisekin batera. 2009ko udazkenean, Lieve Meeussen-ekin batera, Nachtevening sortzen eta interpretatzen du, Inne Goris zuzendari eta LOD (Gent, Belgika) ekoizle izanik. Jorge Jauregik Ultima Vez/Wim Vandekeybus-en hiztegi fisiko eta koreografikoan oinarrituriko tailerrak ematen ditu aldizka.

”Impostura”

Laura Arís – Jorge Jáuregui

Azaroak 13 – 14 ,  20:00etan

Dantza Garaikidearen VI. ZIRKUITOA

Informazioa: La Fundicion

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.