Hemen zaude: Hasiera Albisteak Herri Musika jardunaldiak: Inauterien joan-etorria

Dokumentuaren akzioak

Herri Musika jardunaldiak: Inauterien joan-etorria

2010/11/10 11:14
Oiartzungo Herri Musikaren Txokoak 9. Herri Musika Jardunaldiak antolatu ditu datorren azaroaren 27 eta 28rako. Inauteriak, eta inauterien joan-etorria izango dira aurtengo jardunaldien ardatza.

Egitaraua

2010-11-27, larunbata
10:00etan, Hitzaldiak, Auzokalte Elkartean (Herri Musikaren Txokoaren ondoan)

  • Emilio Xabier Dueñas: El Carnaval (re)convertido en Carnaval
  • Kepa Fernández de Larrinoa: La regeneración de la vida en las formas de expresión poética del carnaval suletino
  • Carlos Ortiz de Zarate: El carnaval rural de Asparrena: Ilarduia-Egino-Andoin
  • Oier Araolaza: Koko-eskea eta koko-dantzak Eibarko aratusteetan
  • Ernesto Dominguez:  El Carnaval tradicional riojano

14:00 Bazkaria
15:30ean, Mahaingurua, Auzokalte Elkartean (Herri Musikaren Txokoaren ondoan)
Inauteriak berreskuratzeko era ezberdinak

  • Moderatzailea: Josu Larrinaga
  • Partaideak: Oier Araolaza, Federico Cocho, Emilio Xabier Dueñas, Kepa Fernández de Larrinoa, Ernesto Dominguez, representante del Carnaval de Salcedo, representante del Carnaval de Zalduondo

18:30ean, Ikusentzunezkoen bistaratzea, Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian

Inauterien adibide ezberdinak

  • Asparrenako inauteria: Ilarduia-Egino-Andoin
  • El Carnaval tradicional riojano
  • Koko-eskea eta koko-dantzak Eibarko aratusteetan

21:00 Afaria

2010-11-28 igandea
10:00etan, Tailerrak, Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian

  • Jean Raimond Mailharrancin/Beskoitzeko Oinak Arin dantza taldea: Lapurdiko inauterietako dantzak

13:00etan Beskoitzeko eta Oiartzungo inauterietako dantzen kale-erakustaldia Oiartzungo Doneztebe enparantzan

  • Beskoitze (Lapurdi): Oinak Arin Dantza Taldea
  • Oiartzun (Gipuzkoa):  Ihote Taldea

14:30 Bazkaria

 

Antolatzailea: Herri Musikaren Txokoa
Laguntzailea: Oiartzungo Ihote taldea

 

Inauteria etenik ezagutzen ez duen aldaketan dago. Ez bere zentzuan bakarrik, baita bere formetan, edukietan eta osatzen duten ataletan ere.

Carnaval eta Carnestolendas terminoak aspaldiko testuetan agertzen dira. Garai hartako gizon eta emakumeentzat zuen esanahia, pentsa dezakegunez, ez zen gaur egun ezagutzen duguna. Beste edozeren gainetik, lasaikeria, zalaparta, jostaketa eta iskanbila... sasoia zen, ohikotik aldentzeko garaia. Hala eman digute behintzat aditzera hornitu gaituzten ahozko iturriek ospakizuna 1930eko hamarkadara arte, debeku erabakigarria, eta orain arteko azkena, gertatu aurretik, izan zenaz.

Baina, zalantzarik gabe, festa girotze hori beste zer edo zer ere bada. Hainbat eta hainbat kulturaren historian izan duen erakargarritasun horrek zentzu sinbolikoa baino gehiago, zentzu soziala bilatzera bultzatzen gaitu; begien bistakoa abstraktua baino gehiago. Horrek bestalde, ez dakar berekin hain gertu, edo urruti, dauden Gizarte Historia, Psikologia, Soziologia edo Antropologia bezalako eremuetan teoriak bilatzea.

Metodologiari eta ikerketarako ekintzen eremuari dagokionez, oraindik uzten duen tartea ezin da azken urteetan egin diren lanekin parekatu. Honek ospatzeko formula ezberdinei buruz eztabaidatzeko behin-behineko foro bat merezi du, eta beharrezko egiten du, joera berrienekin batera tradiziozkoak, funtsean baino gehiago itxuran, direnak aztertuko dituen foro bat.

Mantendu diren ohiturak, berrikuntza nabarmenak eta hain nabarmenak ez direnak, parte-hartze jendetsuen aurrean jendarte txikiena, erritu zaharren pixkanakako aldaketa: galera, errekuperazioa, berreraikuntza, birsortzea edo sorrera. Era guztietako emanaldiek dituzten atalak kontuan hartu eta ugaritzen dituzten antzezteko formulak: pertsonen arteko erlaziozkoa; festa eta ekitaldien osaketazkoa; identitatearen indartzekoa, norberarena eta bertakoa babesteko; erkidegoa zerbitzatzekoa; turismoa erakartzekoa eta kanpora begirakoa.

Nahiz eta inauteriei buruzko materiala ugaria den, tarteka ez dugu mahai baten inguruan eseri eta gai hau maiz inguratzen duten gorabeherei buruz hitz egiteko aukerarik izaten. Horrexegatik, Jardunaldi hauetan lehen aipatutako atal bakoitza, eta beste batzuk, jorratuko ditugu. Beste edozein konturen gainetik, helburua Antropologia eta Folkloretik abiatu eta kazetaritza eta ikuskizunen munduaren artean kokatuta dauden diziplinetan aukeratu dugun gaiari buruz egin diren ikerketek utzi dituzten hutsuneak betetzea izango da.

Emilio Xabier DUEÑAS

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.