Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Axuri-beltza, Argiaren ikuskizun berezia Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Axuri-beltza, Argiaren ikuskizun berezia Bilbon

2010/11/03 17:40
Jaurrietako Axuri-beltza dantza birsortu zuela 40 urte zirela ospatzeko Axuri-beltza ikuskizuna eskaini zuen Argia dantzari taldeak Donostian, Victoria Eugenian, 2009ko abenduan. Orain Bilbon, Arriaga antzokian eskainiko da Juan Antonio Urbeltz-ek zuzendutako ikuskizuna, datorren azaroaren 14an.

Argia dantzari taldearen ibilbidean egindako zenbait lan biltzen ditu Axuri-beltzak, eta baita zenbait lan berri ere. Borobilean eta kantuan dantzatzen den Irradakarekin hasten da Axuri-beltza eta Argiaren lehen sorkuntza lanarekin, Jaurrietako emakumeen dantzarekin bukatzen da. Tartean, Lapurdi eta Nafarroa Behereko inauteriak, Almute-dantza, zazpi ahuntzen ipuin eta dantza, eta beste zenbait lan ikus daitezke, eta baita bi proposamen berri ere: zalduniote eta apostoluen dantza.

Argia, Duguna, Haritz eta Kezka dantzari taldeetako dantzariak, Marian Arregik zuzendutako musikari taldea, eta Koldo Ameztoy kontalariak parte hartzen dute, besteak beste, Axuri-beltzan.

Axuri-beltza

Arriaga Antzokia, Bilbo

2010eko azaroaren 14an

Sarrerak salgai

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.