Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Dantza Kontra Dantza CD-DVDa kaleratuko du Oskorrik
Gipuzkoako doinu zaharretan oinarrituta prestatu duen CD-DVD berria aurkeztuko du egunotan Oskorrik. Gaur, uztailak 14, kontzertua izango da Bidarrain eta bihar, uztailak 15, aurkezpena egingo dute Bilbon.
Durangaldeko ezpata-dantzari egunaren argazki ederrak
Gerediaga elkarteak Garain ospatu berri den Durangaldeko ezpata-dantzari egunaren argzki ederrak sareratu ditu. Hamasei talde bildu ziren Garain pasa den uztailaren 9an, eta ekitaldian egindako hainbat argazki eder ikus daitezke flickr-era igotako bilduman.
Soka Dantzan ikuskizuna estreinatuko du Itsasik
Soka-dantzaren inguruan prestatu du Azpeitiko Itsasi dantza taldeak bere ikuskizun berria eta datorren uztailaren 16an, larunbatean, Azpeitia Dantzan programan egingo du aurkezpen emanaldia.
Roland Petit, koreografo handia hil da 87 urterekin
Frantzian, Villemomble herrian jaio zen Roland Petit 1924an, eta bart hil da, Genevan, dantzarako grina bizi-bizirik zuela. Baleta eta eszenaratze modernoak uztartzeko gaitasunagatik nabarmendu du da Petit, eta Marseillako Balleta 27 urtez zuzendu ondoren, mundu osoan ezaguna bihurtu du. Gurean, aipatzekoa da Lucia Lakarra nazioarteko izar bihurtu zela Petit-en agindupean izan zenean.
Llangollen-eko sariketa irabazi du Gero Axular-ek umeen sailean
Galesen ospatzen den Llangollen-eko nazioarteko musika eta dantza txapelketa irabazi du Donostiako Gero Axular dantza taldeak. Umeen taldean lehen saria eskuratzeaz gain, bakarlari onenaren saria ere bereganatu dute donostiarrek.
Dantza Hirian-ek bi artista egoitzan hartuko ditu uztailean lehen aldiz
Aterpean artista egoiliarren programaren barruan, uztailean zehar, Eneko Alcaraz eta Ertza Konpainiak hartuko dute parte, Dantza Hirian, mugaren bi aldeetako dantza jaialdia hiri paisaietan, ekimenak sortua. Jaialdia Baiona eta Donostia hirien artean izango da 2011 urteko irailaren 15 eta 25a bitarte.
Hamasei talde Durangaldeko 39. ezpata-dantzari eguna
Aurten ere, Durangaldeko 39. ezpata-dantzari eguna antolatu du larunbat honetarako Gerediaga Elkarteak. Asteburuan, hortaz, eskualdeko herri ezberdinetako dantzari taldeak dantzari-dantza eta erregelak dantzatzen ikusteko aukera izango da. Izurtza, Mañaria, Matiena, Abadiño, Garai, Iurreta, Berriz eta Durangoko hamasei dantzari talde dira Garaira bertaratuko direnak.
Mexiko, Jakarta, Iakoutia eta Martinikako dantzak Gauargi festibalean
Ondokoak dira gonbidatutako dantza diren taldeak: Tonalli ambar (Mexiko), Smp Al Ikhlas (Jakarta), Maya (Iakoutia), Le Marin (Martinika), Ezpela (Ezpeleta) eta Iruski (Gabadi). Eta jarraian jaialdiaren egitaraua:
San Ferminetan dantzak Lesaka eta Iruñean
San Joan, San Pedro, Santa Isabel.. eta orain, San Fermin. Lesaka eta Iruñeko jai nagusiak hasi berri dira eta festa giroak Nafarroako hiriburua hartuko du 8 egun luzetan zehar. Egun guzti horietarako egitarau zabala antolatu dute, eta tartean, nola ez, dantzarako aukera ere bada.
Insomnio, Igor Calongeren lan berriena
Uztailaren 9an aurkeztuko du Igor Calonge dantzari eta koreografo gipuzkoarrak bere lan berriena: Insomnio. Azken hilabeteetan Dantzagunean sortu duen lan hori Donostiako Gasteszenan estrainatuko da egun horretan 19:00etan hasita.
Dokumentuaren akzioak


