Llangollen-eko sariketa irabazi du Gero Axular-ek umeen sailean
Hamar neskak osatutako taldea aurkeztu du lehiaketan Gero Axularrek, eta agurra, uztai-txiki, launango, fandangoa, arin-arina eta biribilketa eskain ditu bere emanaldian. Emanaldi horrekin, umeen sailean, dantza tradizionaleko emanaldia eskaini duen talde onenaren saria eskuratu du Gero Axular dantza taldeak. Hona hemen Gero Axularrek eskainitako emanaldiaren bideoa:
Taldekoako lehen sariarekin batera, dantzari bakarlari onenaren saria ere eskuratu dute donostiarrek. Hain zuzen ere Onintza Unzurrunzaga taldeko dantzariak jaso du sari hori.
Aurretik ere zenbait euskal dantza taldek irabazi izan dute Llangollen-eko sariketa, helduen dantza taldeen sailean hain zuzen ere. Donostiako Goizaldik 1956an, Galdakaoko Andra Marik 1968an, Donostiako Eskolak 1991an eta Donostiako Kresalak 1997an.
Dantzan
