Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza Hirian-ek bi artista egoitzan hartuko ditu uztailean lehen aldiz

Dokumentuaren akzioak

Dantza Hirian-ek bi artista egoitzan hartuko ditu uztailean lehen aldiz

2011/07/07 11:58
Dantza Hirian-ek bi artista egoitzan hartuko ditu uztailean lehen aldiz

Eneko Alcaraz Argazkia: Guillem Lopez

Urte honetan "2011, Pirinioen urtea" labela lortu duen jaialdiak, aurreko edizioetan bezala, hiri paisaietarako dantza garaikidearen sorkuntza eta zabalkuntza sustatuko ditu, horrela, artistei laguntza ekonomikoak eta euren lanak aurrera atera eta aurkezteko espazioak eskainiz.

Iragan den abenduan, Dantza Hirian-ek, bere laugarren deialdi irekia zabaldu zuen programa honetarako, horrela, hogei nazioarteko proiektu (Belgika, Brasil, Kongo, Espainia, Frantzia, Italia eta Herbehereak) aurkeztuetatik, Eneko Alcarazen Sorginak Kanpora! lana aukeratu zelarik. Lan hau Mikel Laboa, euskal kulturaren ikur eta abeslarian inspiratuta dago. Artistaren erresidentzia uztailaren 4 eta 10 bitarte Hendaiako Mendi Zolanen eta uztailaren 11tik 15era eta 25etik 29ra Donostiako Dantzagunean izango da.

Aurrekoaz gain, Dantza Hirianek ere Donostiako Ertza Konpainia lagunduko du. Asier Zabaletak, konpania horretako zuzendari eta koreografoak, Chelyabinsk Contemporary Dance Theatre-ko Rafael Timerbancov dantzari errusiarrarentzat Transparent lana sortuko du. Honen erresidentzia uztailaren 11tik 15era Donostiako Dantzagunean eta 18tik 24era CCN Malandain Ballet Biarritzen gauzatuko da.

 



Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.