Dokumentuaren akzioak
Roland Petit, koreografo handia hil da 87 urterekin
Paris-eko Opera, Milaneko Scala edo Berlin-eko Operan aritu zen Petit, eta Picasso, Georges Simenon, Orson Welles, Rudolf Nureiev, Margot Fontayne edo Mijail Baryshnikov-ekin batera egin zituen lanak. Paris-eko Operako Balletean hasi zen danzari 1940an eta bost urte beranduago Les Ballets des Champs-Élysées konpainia osrtu zuen. Roland Petit-ek Hollywood-eko hainbat pelikulatan parte hartu zuen koreografia lanak eginez.
Zalantzarik gabe, 1972 urtean arrasto sakona utzi zuen lana egin zuen, Pink Floyd Ballet pieza sortu baitzuen eta Ballet National de Marseille martxan jarri zuen. Konpainia horrekin 50 lan baino gehiago sortu eta zuzendu ditu, eta nazioarteko antzoki garantzitsuenetan erakutsi ditu bere lanak.
Lucia Lakarra zumaiarra Roland Petiten agindupean aritu zen Marseillako Baletean 90eko hamarkadan eta haren eskutik nazioarteko errekonozimendua eta ospea eskuratzen hasi zen. Orain bost urte elkarrizketa batean honakoa adierazi zuen Roland Petit-i buruz: "Koreografien maisua izateaz gain, Petit pertsona esanguratsua izan da nire ibilbidean. Berari esker deskubritu nuen nik neure burua Marseillan. Dantza artistikoa, interpretatiboa berak erakutsi zidan. 19 urte nituen artean, gazteegia beharbada rol garrantzitsuak interpretatzeko, baina berak aukera eman zidan nigan konfiantza zuelako."
Dokumentuaren akzioak