Durangaldeko ezpata-dantzari egunaren argazki ederrak
Zortzi herrietako hamasei talde eta 128 dantzari elkartu ziren Garain pasa den uztaialren 9an, Durangaldeko ezpata-dantzari eguna ospatzeko. Dantzari-dantza eta erregelak dantzatu zituzten Izurtza, Mañaria, Matiena, Abadiño, Garai, Iurreta, Berriz eta Durangoko ezpata-dantzariek.
Gerediaga elkarteak flickr-en sareratutako argazkietako batean Jose Javier Abasolo "Tiliño" ikus daiteke Iurretako bandera eskuan duela, edo erregeletan parte hartu zuten talde desberdinetako dantzariak ere bai.
Dantzan