Dokumentuaren akzioak
San Ferminetan dantzak Lesaka eta Iruñean
Hasi berri dira San Ferminak. Eta jaiei hasiera ematen dien txupinazioaren ondoren dantzak izan ohi dira Iruñean, Foruen plazan, Iruñerriko dantza taldeen eskutik. Lesakan ere Tantiruamiru taldearen erakusltadia izango da gaur, eta ezpata-dantza eta zubigainekoaren egun handia bihar.
Lesaka - Sanferminak 2011
Uztailak 6, asteazkena
-
Uztailak 7, osteguna08:30: Ezpatadantzarien meza ixila. Joan-etorria Txistulari bandaren laguntzaz eginen da.
10:30: Udalbatza bertze agintariekin, Ezpatadantzari eta Musika Bandarekin batera, herriko ikurrak aintzinean dituztela, abiatuko dira Herrikoetxetik elizara, Meza Nagusira. Bertan, Lesakako Abesbatzak parte hartuko du. Meza ondotik, Fermin Zaindariaren irudiarekin herri guzitik prozesioa. Ibilaldia berriro Elizan burutu ondoren, Udalbatza, lehen aipatutakoekin, mezara joan diren moduan jaitsiko dira Eskolttikira, Onin errekaren bi aldeetan egiten den "ZUBIGAINEKOA" dantza ikustera, XV. mendean lesakarren artean lortu zen bakea oroitarazten diguna. Berehala, Bandera-arbola doinuari dagokion ikurrin-agurra zubi gainean. Agur edo dantza bera Plaza Zaharrean, ikurra Herriko-etxera igan aintzinean.
18:00: Bezperak; Elizarako eta Elizatik joan-etorria Meza Nagusira bezala eginen da. Bezperetan, Lesakako Abesbatzak kantatuko du.
Bezperak akitu ondoren, eta ohiturari jarraituz, Ezpatadantzari taldeak MUTIL-DANTZA, NESKA-DANTZA, AURRESKU eta JOTAK dantzatuko ditu Plaza Zaharrean.
Iturria: Lesakako Udala
Iruñea - San Ferminak 2011
Uztailaren 6a:
-
13:30 Folklore jaialdia Foruen enparantzan.
Uztailaren 7a:
-
14:30 Duguna dantza taldearen emanaldia. Udaletxe plazan.
-
20:00 Ardanbera fanfarrea eta jauziak, Oinez txokoan.
-
00:00 Aiko taldea, Oinez txokoan.
Uztailaren 8a:
-
11:00 Dantza talde txikien emanaldia, Errekoletasetik Gazteluko enparantzara. Alai Gaztea, Amaiur, Muthiko Alaiak, Iruña taldea eta Oberena.
-
00:00 Patxi Perez eta konpainia, Oinez txokoan.
Uztailaren 9a:
-
20:00 Joaldunak, Muthiko Alaiak peñatik zezen plazara.
Uztailaren 10a:
-
19:30 Dantza herrikoi eta partehartzaileak 3indarrok peñaren eskutik, San Frantzisko plazan.
-
00:00 Miel Otxin taldea, Oinez txokoan.
Uztailaren 12a:
-
19:30 Dantza herrikoi eta partehartzaileak 3indarrok peñaren eskutik, San Frantzisko plazan.
Eta gainera, egunero, uztailaren 6an hasi eta 14a bitarte, erromeria izango da txistulari eta gaiteroekin Gaztelu enparantzan 21:00etan hasita.
- Iturria: Nafarroako dantzarien biltzarraren bloga.
Dokumentuaren akzioak