Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Mintegia: monitoreen hizkuntz prestakuntza
Laguntasuna Kultur Elkarteak eta Sasiburu Euskaldunon Elkarteak elkarlanean, mintegi bat antolatu dugu monitoreen hizkuntz prestakuntza areagotzeko. Bi hitzaldiz osauta dago, eta Barakaldoko San Bizente Auzoko Kultur Etxean burutuko da (Barakaldo). Hitzaldiak honako hauek izango dira:
Dantza Klub: Atalak XII
Datorren abenduaren 1ean, gaueko21.00etan, Victoria Eugeniako Klub Areto goxoan, Dantzaz Konpainiak bere dantzari gazteen koreografia lanak, koreografo lokal baten lanarekin batera aurkeztuko ditu.
Deia Hemendik Kultura Saria jasoko du Mendi Alde dantza taldeak
Santurtziko dantza taldea 50. urteurrena ospatzen ari da, eta mende erdiz egindako lana eskertuz Deia Hemendik Kultura Saria jasoko du datorren azaroaren 12ean.
Busturialdeko dantzari nagusiak Bakion elkartuko dira bihar
Busturialdeko 25. Dantzari Nagusien Jaia ospatuko da azaroaren 19an Bakion. Urtero Busturialdeko herri desberdin batek hartzen du festa, eta aurten Bakion elkartuko dira eskualdeko dantzariak.
2012ko maskaradak bertan behera geratu dira Zuberoan
Gamere-Zihigako gazteek hartua zuten ardura 2012an maskaradak prestatu eta plazaratzeko Zuberoako herrietan, baina gaur jakin denez, Gamere-Zihigan gertakari latz bat izan da, eta horren ondorioz erabaki dute maskaradak urtebetez atzeratzea. 2012an egitekoak ziren maskaradak 2013an egingo dituzte Gamere-Zihigarrek. Ondorioz, gerta liteke 2012an maskaradarik ez izatea Zuberoan.
25 euskal dantza talderen emanaldia Necoechean
Argentinako Euskal Etxeek beren urteroko festa handia, euskal astea edo "Semana Nacional Vasca" ospatu dute pasa den asteburuan Necoechean. Ekitaldiz eta festaz betetako asteburua izan ohi da, eta larunbat gauean zalaparta handiena sortzen duen ekitaldia, dantza taldeen jaialdi handia. Aurten Argentinako 25 dantza taldek eskaini du emanaldia jaialdian.
Euskal Koreografoen Berlingo 2. Jaialdia antolatu ahal izateko diru-bilketa
2011ko abendurako aurreikusita dago ospatzea Berlinen Euskal Koreografoen 2. jaialdia. Horretarako diru-bilketa jarri zuten abian. 5.000 euro behar dituzte, eta 5 euro eta 1.000 euro bitarteko emariak egin daitezke.
Dantzak, Nafarroako dantzei buruzko programaren 8 atalak
1989-1990 bitartean prestatu eta aireratu zituen TVE-ren Nafarroako deskonexioak, TeleNavarrak, Dantzak programa osatu zuten 8 atalak. Mikel Aranburu Urtasunen gidaritzapean, Nafarroako hainbat dantza eta festaren berri eman zen programaren bidez. Mintxo Garaikoetxeak helarazi dizkigu, eta azken asteotan joan gara banan-banan argitaratzen. Orain, denak batera jarri ditugu hemen:
Gaztedi Dantzari Taldearen ekitaldia
Durangoko Tronperri Dantza Taldetik idazten dizuet beste ekitaldi baten berri emoteko. Hau ere, 50.eneko urteurrenaren ekintzen barruan sartzen da. Oraingoan, Santutxuko Gaztedi Dantzari Taldea izango da gure gonbidatua eta beraien eskutik ikusi ahal izango dugu ekitaldi ederra benetan. Aktuazioa, datorren ostiralean izango da arratsaldeko 8etan San Agustin Antzokian eta egitaraua hauxe izango da:
70. urteurrena publikoari eskainiko dio Oberena dantza taldeak
Iruñeko Oberena dantza taldeak 70 urte bete ditu aurten. 1941. urtean sortu zen euskal dantza taldea, eta, oraindik orain, sasoi onean jarraitzen du, etorkizunari sendotasunez so eginez. Urteurrena dela eta, hainbat ekitaldi prestatuko ditu taldeak.
Dokumentuaren akzioak


