Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Herri Uzta festibal berri Errobi Herri Elkargoan

Dokumentuaren akzioak

Herri Uzta festibal berri Errobi Herri Elkargoan

2012/10/04 13:05

Herri Soinu elkarteak ez du ahanzten bere izaera eta bizitasuna guztiz lotuak daudela profesionalen experientzia eta laguntzaz amateurak eginiko lanekin. Horrela, orotarat 300 dantzarik eta musikarik parte hartuko dute festibal honetan bere sormena eta talentua plazaratuz. Festibalaren egitarauari buruz, ortziralean dantza sorkuntzen zatiak ikus ditzakegu. Larunbatean Euskal Herriko makil dantzak izanen ditugu gai nagusi, mintzaldi-tradizio-sorkuntza triptikoaren eskutik, sorkuntza “Zun” deitzen da Lagunarte taldeak asmatua. Harri Xuri aretoan Etorkizuna talde berriak sorturiko “Ravel Jauna” izeneko bere lehen lana izanen dugu ikusgai.

Aurten, gonbidatu berezi bezela Kataluniako musika talde hoberenen artean den Perpignango Cobla Mil.lenaria izanen dugu, larunbatean Itsasun eta igandean Arrangoitzen sardanen erritmoetan dantzan ezarriko gaituena. Hego Euskal Herriko eta Aragoiko dantza taldeak ere parte hartuko dute bai aretoetan (Alurr, Luzaide, Arkaitz) bai Ezpeletako karriketan (Kezka-Eibar, Indarra-Gasteiz, Iurreta, Kortes, Gallur).

Urriaren 12an, ortziralean – Luhusoko Harri Xuri salan

Sailneurriak: 13€ eta 8€tan
19:00etan – Festibalaren inaugurazioa
21:00etan – Dantza eta musika sorkuntzen zatiak
  • Jauregitik (Ezpeletako Ezpela taldea) – Koreografia: Lorentxa Ithurralde – Soinua: Sébastien Zamora
  • Bai Dantza Klask (Baigorriko Tema Konpainia) – Soinua: Josean San Miguel – Patxi Bidart – Laura Bide – Laurentx Oihenart – Mizel Zamora
  • Sor-k (Ibarrako Alurr Taldea) – Aiert Beobidek zuzendua
  • Burrunkarika (Uztaritzeko Burrunka taldea) - Dantzak Laurent Hariñordoki – Soinuak Beñat Amorena

 

Urriaren 13an, larunbatean - Ezpeleta

Urririk

10:00etan – Zinema salan mintzaldia: «Makil dantzak Euskal Herrian» Oier Araolazak aurkezturik

11:30etan – Dantza taldeak karriketan zehar

15:30etan – Euskal Herriko makil dantzen ikusgarria pilota plazan: Nafarroako Korteseko «Paloteados» (Korteseko dantza taldea) - Otsagiko dantzak (Otsagiko dantza taldea) - Arabako Villabuenako eta Pipaoneko makil dantzak (Gasteizko Indarra taldea) - Gipuzkoako Arrateko makil dantza (Eibarreko Kezka taldea) – Bizkaiko Iurretako dantzari dantza (Iurretako dantza taldea) – Aragoiko Gallureko «Paloteados» - Lapurdiko Ihauteriak (Itsasuko Aitatze taldea) – Xiberoko makil dantza.

Itsasu – Herriko elizan Kataluniako eta Euskal Herriko musikaldia

18:00etan – Perpignango Mil.lenaria koblak eta Uztaritzeko Gaita Luze taldeak emanik – Kattalin Haira txistularia - Julie Mary trikitilari eta albokaria

Luhuso – Dantza sorkuntzak Harri Xuri aretoan

Salneurriak: 13€ eta 8€tan

21h00etan – Buruz Behera (Uztaritzeko Iztartxo eta Gaita luze taldeak) – Dantzak: Arantxa Lannes – Soinuak: Rémy Gachis – 2012ko Hartzaro kari sorkuntza: Zer da emazte izaitea, zertan dira giltzak, nun dugu emazte gisa izaiteko askatasuna?

- RAVEL JAUNA - Etorkizuna taldearen lehen sorkuntza – Koreografia: Bittor Corret, Christian Larralde eta Maider Oyarzabal – Soinuak: Etorkizuna taldearen soinulariak, Joël Merahk lagundurik

Laguntzaileak: Euskal Kultur Erakundea, Malandain Ballet Biarritz, Ministère de la Jeunesse et des Sports, Kontseilu Orokorra, Iriburuko Herriko etxea.

Etorkizuna taldeko berrogei bat dantzari eta musikarik, mundu guztian hain ezaguna den Maurice Ravel euskal musikagileari omenaldi itxurako ikustaldia emango digute, 1930. urtean ziburutarrak eskeini ziotena oinarri harturik.

22:30etan – Harri Xuri areto aurrean

Urririk

ZUN - Herri Uzta festibalaren sorkuntza, Lagunarte konpaniak asmaturik – Koreografia: Cléo Mamet eta Jose Cazaubon – Musika eta zuzendaritza Kristof Hiriart – Dantza kontseilari Pantxika Telleria – Argiak eta sua Paxkal Indo – Soinua Patrick Fischer.

Larrazkeneko lanen denboran, makilak leku garrantzitsua eta anitza du, neurri, forma, eta funtzio desberdineko tresna izan daiteke: tresna, objektu, lagungarri, osagarri, gehigarri... Makilak gizakiaren gaitasunak hobetzen ditu, suaren sortzetik hasiz, lurraren prestatze lan guziak ahalbideratuz, gizakiaren betekizuna ereitea eta transmititzea baita.

ZUN, jestu hau da, distantzia hau, neurri hau, ezberdina, ereile bakotxaren araberakoa. Ereitea ez ote da zereginik garrantzitsuena ?

Urriaren 14an, igandean - Mutxikoaren Eguna - Arrangoitze

IDB – Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak antolaturik

11h00etan – Mutxikoak, Luzaideko dantzarien laguntzaz, non bere dantzateko modu berezia erakutsiko diguten beste dantzariekin tartekatuz eta toki bera erabiliz.

13h00etan – Aperitifa, Perpignango Mil.lenaria koblak animaturik.

14h00etan - Bazkaria Le Grand Hargous izeneko elkartearen eskuz: hera entsalada, axoa eta irrisa, gazta, azkenburukoa, ardoa eta kafea – 15 euro – Izena emateko deitu IDB’ra: 05 59 93 33 65

17h00etan: Añorgako ARKAITZ taldearen ikusgarria.

18h00etan: Solasaldia Patxi Laborda dantza erakasle eta AIKO taldearen sustatzailearekin arratseko mutxikoak aurkezteko.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.