Dokumentuaren akzioak
1 Emanaldia
1 Emanaldia. Urriak 4-5-6, 18h - 21h . San Telmo Museoa, Donostia
1. Emanaldia, jendearekin partekatutako lan esparru bezala aurkezten da, eta gonbidatutako artisten esku hartzeen helburua izango da emanaldiari izena ematen dion gairen inguruko hurbilketa ezberdinak sortzea. Koordenatu berriak marraztea maitasunaren ideiaren inguruko hurbilketa ezberdinak bilatu nahian, betiere maitasuna prozesu artistiko bat gauzatzeko kontzeptu gisa ulertuta. Eta hortxe kokatzen ditugu hizkuntzaren bitartez jaso ezin diren egoera ezberdinei buruz sortzen zaizkigun zenbait galdera. Alabaina, hitzez adierazi ezin badira ere, egoera horien existentzia eta esperientzia partekatu ditzakegu, beste euskarri batzuetan azaltzen eta gauzatzen baitira. Maitasuna hautematea zeinu bezala. Hizkuntza zein unera arte da errealaren iradokizun bat, beste ezer baino gehiago? Hizkuntza bilakatu ote dezakegu bere hitzarekin oraindik topo egin ez duen zerbaiten, errealitate txiki baten, zeinu?
Gorputzik gabeko ahotsa, maitasunerantz da proposatzen dizuegun programa, urriaren 4tik 11ra Donostian izango dena. Programa hau Special Issue (Edizio Berezia) europako zentroekin sarean garatzen den programaren barne dago, Gaurko performanceak nola argitaratzen du diskurtsoa? Galderan ohinarritua. Sare hau Les Laboratoires d'Aubervilliers, In-presentable (Madrid), Station (Belgrad), Hybris Konstproduktion (Stockholm), BIS (Istanbul) eta Mugatxoan (Donostia) egiturek osatzen dute, zeintako artisten helburua den testuinguru egokiak ekoiztea asma-bidean dagoen arte baterako.
Dokumentuaren akzioak