Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Baluarten dantzatuko du Iruñeko Oberenak -- Inuzentada izan da!!!
Strauss Festival Orchestrak emango du urte berriko kontzertua Iruñeko Baluarte auditorioan, eta emanaldian, Oberena dantza taldeak bi adntza eskainiko ditu orkestrarekin batera. Urtarrilaren 6an izango da emanaldia. !!! Albiste hau inuzentada izan da, Oberenak egindakoak eta guk osorik irentsi duguna!!
Hona hemen "Jauziak" liburu+DVDaren zozketan sarituak!
Migel Angel Sagasetaren "Jauziak. Urratsak eta partiturak" liburu+DVDaren bost ale eman dizkigu Gara egunkariak dantzan.com-eko irakurleen artean zozketatzeko, eta azken egunotan zozketan parte hartzeko izena emateko aukera eskaini ondoren egin dugu zozketa. Hona irabazleak:
Dantza dokumentazio fondoa martxan da Eresbilen
Eresbil euskal musikaren dokumentazio zentroak dantzari dokumentazioa biltzen hasi da azken urteotan. Dantzaren alorrean zegoen behar bati erantzunez Eresbilek dantzaren fondo bat sortu du, eta zenbait liburu, dokumentu eta bideo biltzen hasi da. Noizbait Euskal Dantzaren Dokumentazio Zentroa sortzen bada, Eresbilek fondo hori bertara bideratuko luke.
Dantzaldia 2012 otsaila eta martxoan
Dantzaldia jaialdia 2012ko otsaila eta martxoan Bilboko zenbait eszenatokitan aurkeztuko da. Edizio honetan aurkitzeko, eztababaidatzeko, gozatzeko, egiteko, konpartitzeko gauza asko dago... Sarrerak salgai daude dagoeneko Euskalduna Jauregiko txarteldegian.
"Jauziak. Urratsak eta partiturak" Liburu+DVDaren zozketa
Migel Angel Sagasetaren liburu berriaren bost ale zozketatzeko eman dizkigu Garak, eta beraz, loteria berezia egingo dugu gaur. Idatzi zure datuak hemen eta "Jauziak. Urratsak eta partiturak" Liburu+DVDaren zozketan parte hartuko duzu. Bost sarituei etxera bidaliko dizuegu saria, "Sagaseta Olentzero"ren partez, baina hori bai, jauziak dantzatzen segi beharko duzue bizitza osoan!
Dantzaren bitakora 2011
Krisiaren itzal luzeak bukatzear den 2011 hau bere luze-zabal osoan estali du. Artearen mundua, eta bereziki dantzarena, ez da bere eraginetik aparte izan: desegiten diren konpainiak, desagertzen diren aldizkari espezalizatuak, dantza programazio urritasuna eta profil baxukoa, ‘sine die’ atzeratzen diren emanaldien ordainketak, eta batez ere hile bukaerara iristeko larritasunak sektorean. Baina dena ez da tristura izan urtean zehar. Hona hemen 2011ko albiste eta protagonista batzuk, bitakora pertsonal moduan jasoak.
"Sortutakoak" deialdira aurkeztutako proiektuen aukeraketa-prozesuaren emaitza
Dantzagune taldeak, Mizel Theret koreografoa epaimahai kide hartuta, aurkeztutako bederatzi proiektuetatik, Anakrusa taldearen "Tempus-I" eta Sara Paniaguaren "Canciónlaverinto" proposamenak aukeratu ditugu.
Dantza-jauziak Irisarrin eta bi dantzari adinekoren lekukotzak
2012ko uztailan eginen duten kabalkada prestatzen hasi dira Irisarrin. Denentzat dantza elkartea ari da antolaketa lanak koordinatzen, eta hasi dira bilerak, entseguak, joste tallerrak, eta abar. Tartean, adineko dantzariak plazara gonbidatu eta haiengandik ikasteko nahia erakutsi dute. Bideoan grabatu dituzte adineko dantzariak eta elkarrizketak egin dizkiete. Horixe biltzen du Kanaldudek sareratutako erreportaje honek.
Buba eta Bubu haurrentzat dantza ikuskizuna
Kresalaren azken produkzioaren estreinaldia. Aurkezpena abenduaren 26ean donostiako Victoria Eugenia antzokian izanen da, arratsaldeko 17:30etan. Ikuslea: haurrentzat dantza ikuskizuna. Adina gomendagarria 3 urtetik 6 urtera. Iraupena: 60 minutu. Partehartzaileak: 8 dantzari eta 3 musikari.
Eta orain ezetz diote! Maskaradarik ez da izango dira Zuberoan 2012an
Atzo baietz, eta gaur ezetz. Santa Graziko gazteek atzo zioten maskaradak egingo zituztela, eta gaur berriz atzera egin dute. Ikasleak direla asko, eta azterketak tarteko ezinezkoa zaile
Dokumentuaren akzioak


