Dokumentuaren akzioak
Oberena dantza taldeak "Lizarren doinua" ikusgarria eskainiko du Burlatan
Prest dira Amets eta Oinatz Lizarren gaitaren doinua libratzeko. Igande honetan, azaroaren 18an, Lizarren doinua ikusgarria taularatuko du Iruñeko Oberena dantza taldeak. Emanaldia Burlatako Kultur Etxean izanen da 18:30etatik aitzinera. Bertaratu nahi duenak sarrerak salgai ditu Oberena Kirol Elkarteko bulegoan eta Karrikiri euskal dendan. Helduek bost eurotan erosi ditzazkete, eta haurrek hiru eurotan. Bestalde, emanaldiaren egunean berean ere erosi daitezke sarrerak 17:30etatik aitzinera. Larunbatean Berako Kultur Etxean eskaini zuten Lizarren doinua Gure Txokoa elkarteak antolaturik.
Lizarren Doinua
Oberenako dantzari ttikien taldeak aurkezturiko obra da Lizarren Doinua, antzerkia eta dantza uztartzen dituena. 70. urteurrenaren karietara eskeini zuten lehenbiziko aldiz 2011ko azaroaren 19an, Nafarroako Antzerki Eskolan. Dantzariez gain, Oberena fanfarreak, Arrosadiako txalapartariek, gaiteroek eta Azpilagañako Gartxot Erraldoi Konpartsak ere parte hartu dute lan horretan. Bestalde, ikusentzunezko euskarriak ere baliatzen ditu obraren zati batean, Jon Garaik egindako marrazki bizidunei esker. Ezbairik gabe, Oberenako dantzari ttikiek egin duten proiektu handienetariko bat izan da hau. Lan mardula eskatu zuen, baina 70 urte betetzeak ez zuen gutxiagorik merezi.
Sinopsia:
Dokumentuaren akzioak