Dokumentuaren akzioak
Gara 2012, Xut fanfarrearen diska berria
Lehen diskan Migel Angel Sagasetan argitaratutako Nafarroa Behereko dantza-doinuak izan ziren Xut-en iturri nagusia. Bigarren diskan Besta Berriko aireak izan ziren nagusiki. Oraingo honetan Roberto Antzano Lazarok, dantza eta festako ohiko erritmoetan oinarritutako hamazpi doinu berri egin ditu Gara 2012 diskarako.
Iruñeko Udal dantzarien taldean sortu zen Xut fanfarrea, eta hirugarren diska honetarako ere Duguna dantza taldeko zenbait musikari bildu dira taldera. Roberto Antzano Lazaroren gidaritzapean Alvaro Diaz, Dani Velasco, Julen Leuza, Beñat Lopez eta Iñaki Sagardoi musikariek gorpuztu dute Xut berria.
Azaroaren 24an, Aiko taldeak Durangoko Plateruenan egin ohi duen Dantzaldi Ibiltariaren baitan Gara 2012 diskaren aurkezpena egingo du Xut fanfarreak.
Dokumentuaren akzioak