Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Ederlezi Pastorala Zuraiden ekainaren 22an
Ederlezi Pastorala ekainaren 22an Zuraiden arratseko 6etan Bernat Etxepare Lizeoa eta Zuraideko Alaiki dantza taldeak antolaturik
Durangaldeko Ezpata-dantzari eguna Mañarian
Ekainaren 15ean ospatuko da Mallabian Durangaldea Merinaldeko Ezpata-dantzari eguna. 1967an antolatu zen lehen aldiz Durangaldeko Ezpata-dantzari Eguna eta 41. ekitaldia izango du aurtengoa. Urtero herriz aldatzen da festa eta dantzari-dantza eta soka-dantza izaten dituzte egitarauko dantzak.
V. Mutxiko Eguna Errenterian
Beti Prest Dantza Taldea Elkarteak antolaturik “V Mutxiko Eguna” ospatuko da Errenterian. Ekainak 9 igandea, eta egun horretarako egitaraua hau da:
Kukai eta Logela Multimediak 'Atera doa' ikuskizun berezia eskainiko dute Gasteizen
Ikusentzunezkoa mapping teknika eta dantza elkartzen dituen ikuskizun berezia eskainiko dute Kukai dantza konpainiak eta Logela Multimendiak gaur, ostirala, Gasteizen, Kaldearte jaialdiaren baitan.
Mutil-dantzetan emakumeen parte hartzea bultzatzeko ekimena sortu da Baztanen
Baztango mutil-dantzetan emakumeek gizonezkoekin batera, berdintasunean dantzatzea bultzatzeko Plazara Dantzara izeneko ekimena aurkeztu da Elizondon. Gizartearen beste alor guztietan bezala, mutil-dantzetan ere emakumeen parte hartzea bultzatu nahi du ekimen honek.
Udako dantza ikastaroak Gipuzkoako Dantzagunean
Dantzaguneak antolatzen duen Udako Dantza Ikastaroaren izena emateko epea ekainaren 5a hasiko da. Udako Dantza Ikastaroa uztailaren 1etik 12ra burutuko da Artelekun.
San Lorentzoko Dantzariak eskaileraren mezan gaur
Gaur, ekainak 6, San Fermin aurreko eskaileraren (urtarrilak 1, otsailak 2, martxoak 3...) azken meza egingo da Iruñeko San Fermin kaperan, eta bertan dantzatuko dute San Lorentzoko dantzariek. Meza bideoz San Lorentzoko parrokiaren webgunearen bidez zuzenean eskainiko da. Arratsaldeko 19:30etan hasiko da ekitaldia.
Begirada Gurutzatuak 2014ko deialdia
Malandain Ballet Biarritz-en Le Laboratoire de Recherche Choreographique Sans Frontieres eta Bilboko La Fundicion taldeek aurkezten dute: Begirada Gurutzatuak 2014ko deialdia EAEko dantza konpainia edota taldeei zuzendutakoa.
Fernando Saez de Ugarte: "Dantzaz, dantza munduan lehen enplegurako egitura"
Heziketatik enplegurako trantsizioa izan zen aztergai I. Dantza Jardunaldiaren hirugarren mahaian. Fernando Saez de Ugartek, Dantzaz konpainiako zuzendariak Dantzaz elkartearen lan-eremua eta jarduerak aurkeztu zituen. Dantza alorrean lehen enplegurako plataforma eskaintzen du Dantzaz-ek eta 2008tik 50 dantzari pasa dira bertatik. Hona hemen bere hitzak.
Dantzategia: Auzoarekin dantzatzen
Dantzategiaren bidez Dantzaz Konpainiak eta Donostia Kulturak bat egiten dute lurralde bati (Donostiako Egia auzoa) eta bertako herritarrei loturiko sorrera koreografikoko prozesu bat garatzeko.
Dokumentuaren akzioak


