Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Kukai irekian
Errenteriako Udalak eta Kukai Dantza Konpainiak ekimen berri bat jarri dute abian, dantza sensibilizazio proiektuaren barne, Kukai Irekian: Parte hartu Kukairen ikuskizun berriaren sorkuntza prozesuan! Bestalde, Elirale konpainiak Kadira ikuskizunaren ensaio irekia egingo du Errenterian otsailaren 6an.
Mummers-ak Ternuan
Hona St. John's, Newfoundland and Labrador-en, alegia, San Juan de Terranovan, edo euskaraz, Ternuan, ospatu berri den Mummers jaialdiaren zenbait argazki. Inauteriak dirudite eta eguberrien inguruan ospatzen dira. Mozorro, mamorro eta mamuxorroen familiakoak dirudite, mozorrotuta kalez-kale eta etxez-etxe egiten baitute eskea eta festa, eta hobby horse edo zaldikoren bat beti inguruan izaten dute.
Guillermo Weickert: Materialinflamable
“Dantza egitea txinparta bat piztu eta gar bihurtu dadin itxarotea bezalakoa da, sua piztu dadila eta eszenatokia argitu dezan itxarotea, eta su handiek egiten duten bezala gure zentzumenak harrapatzea, gure irudimena konprometitzea eta eguneroko bizitzan aurkitzen ez dugun edo hitzez izendatu ezin dugun “zerbait gehiago” hori argitzea. Kontua ez da ezer erakustea. Dena ahaztu eta argi horren isletako batean desagertzea da kontua, ikusleak dantza ikustea lor dezan.” Guillermo Weickert
Jotaren oinarriak eta apaindurak Aikoren dantza asteburuan
Dantza Asteburua antolatu du Aiko Taldeak, datorren otsailaren 15 eta 16rako, Areatzan, Arratian. Jota ardatz hartuta, jotaren fundamentuak jorratu, edo horietatik abiatuta apaindurak eta inprobisazioak lantzeko aukera izango da.
Tia Gorak 109 urte bete ditu pandero karratua joz eta kantuan
Salamancakoa, Peñapardakoa da Gregoria Benito, edo denek ezagutzen duten moduan, Tia Gora. Urtarrilaren 4an 109 urte bete ditu, eta bizirik ditu berarekin El Rebollar-eko parla (Salamancako hego-mendebaldean eta Caceresen iparraldean hitz egiten den dialektoa), eta pandero karratua jo eta haren erritmora kantatzeko ohitura.
Dantzak honelako irudiak utzi dizkigu 2013an...
Honako albiste hauek ohar pertsonal moduan jaso ditut, horietako asko komunikabideetan agert dira eta protagonistak bereziki euskal eta espainiar dantzari eta koreografoak dira. Albiste eta hizki larriz idatzitako DANTZAz betetako 2014 urtea izan dezagula. Eguberri on eta urte berri on!
Deialdia: dantza-lanen katalogoa II edizioa
Dantza Lanak On-Line Katalogoaren bigarren ediziorako, informazioa bidaltzeko epea zabaltzen da. Katalogoaren zergaita, euskaldun edo Euskal Herrian finkaturik dauden interprete edo konpainien dantza-lanak jasotzea da. Helburua, Euskal konpainien eta sotzaileen lana zabaltzen laguntzea da. Estatu mailan eta eremu internazionalean.
Cortes-eko paloteadoari buruzko dokumentala egin du Julio Caro Baroja museo etnologikoak
Irailaren 29an, San Migel egunez, Cortes-en ospatzen den paloteadoaren inguruko 32 minutuko dokumentala burutu du Caro Baroja Museoak. "El Paloteado de Cortes" du izenburua lanak, eta antzerkia, bertso errezitatuak eta dantza biltzen dituen ikuskizun eszeniko tradizional honen berri ematen du.
Ostadar Dantza Taldearen Gabonetako emanaldia datorren larunbatean, hilak 28, Beasainen
Ikuskizuna 19:00etatik aurrera izango da Usurbe antzokian, eta sarreren prezioa 5 eurotakoa izango da
Buba eta Bubu haurrentzat ikuskizuna Donostian
Datorren larunbatean, abenduaren 28an arratsaldeko 17:00etan Donostiako Kursaal auditorioko Kamera aretoan, PINaren barruan, haurren gabonetako parkean, KRESALA dantza taldeak Buba eta Bubu haurrentzat ikuskizuna eskeiniko du Faustino Aranzabalen zuzendaritzapean.
Dokumentuaren akzioak


