Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Andoaingo Urki eta Utahko Triskalariak New Yorken izango dira

Dokumentuaren akzioak

Andoaingo Urki eta Utahko Triskalariak New Yorken izango dira

2013/09/25 12:30
Andoaingo Urki eta Utahko Triskalariak New Yorken izango dira

New York-eko ezpata-dantzariak, 1931. urtean. Euskaletxeak.net

Datorren urriaren 7tik 14ra ospatuko dira New Yorkeko Eusko Etxearen mendeurreneko ekitaldi nagusiak. Unibertsitate saio akademikoak, kantaldiak, piknikak, dantzaldiak eta kalejirak izango dira New Yorken. Euskal erakundeen ordezkari moduan han izango dira Iñigo Urkullu lehendakaria eta Jose Luis Bilbao Bizkaiko diputatu nagusia.

Kalakan taldeak AEBtan egingo duen biran emanaldia eskainiko du New York-en Euskal Etxearen mendeurrena ospatuz. Euskalkultura.com-en jakinarazi dutenez honakoa da musika eta dantza aldetik programak jasotzeko duen eskaintza:

  • Kalakan (Lapurdi)
  • 'Amuma Says No' (Boise)
  • Triskalariak Dantza Taldea (Salt Lake City, Utah)
  • Urki dantza taldea (Andoain, Gipuzkoa)
  • Amaia Arberas sopranoa, (Donostia/New York)
  • San Antonio de Iralabarri-ko Abesbatza (Bilbo, Bizkaia)
  • Zortzi showa, Christopher Pavia eta Adelaide Daraspe (Hendaia/Quebec)

Argazkia: Erromeria New York-en, 1941. urtean. Euskaletxeak.net

Urriaren 12an, larunbatean, East River State Park-en eskainiko dute dantza emanaldia Urki eta Triskalariak taldeek. Urriaren 13an, igandean, Dag Hammarskjold plazan egingo den euskal piknikean izango dira berriz ere dantza taldeak. Urriaren 14an berriz, Columbus Day eguneko kabalkadan parte hartuko dute euskal taldeek.

Informazioa: New York Basque Club

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.