Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Ikerketa dantzan 3. Kongresua Bilbon egingo da
2014ko azaroaren 14tik 16ra bitartean Bilbon, Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaia Aretoan Ikerketa Dantzan 3. Kongresua ospatuko da Bilbon. Komunikazioak aurkezteko epea irekita dago apirilaren 15a arte.
Eltziegoko dantzariak Cussac Fort Medoc-en arituko dira asteburuan
Gironde eskualdean, Bordeletik gertu (40 km) dagoen herria da Cussac Fort Medoc. Euskal Astea ospatzen dute aste honetan bertan han, eta ostiralean, Eltziegoko dantzariak eta gaitariak izango dira bertan, beren herriko dantzan eskaintzen.
Santa Ageda dantzan ospatu dute Urdiain eta Altsasuko kintoek
Santa Agedaren inguruko ospakizunek indar berezia dute Nafarroako Burunda bailarako herrietan. Kintoen bestak izaten dira Ziordin, Bakaikun, Olaztin, Urdiainen eta Altsasun, behintzat. Azken bi hauetan gainera zortzikoa dantzatzen dute eta Guaixe, Sakanako atari digitalean zenbait bideo zintzilikatu dituzte.
Sortutakoak II Dantza Jaialdia
Dantzaguneak antolatuta, 2013an Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzu honek lagundutako lanak erakutsiko dira Sortutakoak II Dantza Jaialdian. Sabier Iriondoren dantza-filma, Aurtzaka taldearen Sanjoanetako neskatxen esku-dantzaren bideoa, eta Eneritz Zeberio, Lasala eta Alioune Diagne sortzaileen sorkuntza prozesuen emaitzak aurkeztuko dira.
Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia
Urtarrileko lehen asteburuan abiatu ziren inauteriak hainbat herritan, eta ordutik asteburuz asteburu ospatzen ari dira han eta hemen. Dena den, inaute egun nagusiak otsaila bukaeran eta martxoa hasieran izango ditugu 2014an. Hona hemen 2014ko inauteri egutegi bat, ohi bezala osatzeko zuen ekarpenetara irekia:
Gaztediren "Dantza baten lehen urratsak" dokumentalaren estreinaldia
Jakingo duzuen bezala, oso luzea da Gaztedi Dantzari Taldeak daraman ibilbidea eta ugariak dira bertatik igaro diren pertsonek bizitako pasarteak. Pasarte hauetako asko kontakizun eta anekdota hutsak izan daitezkeen arren, beste askok garrantzi handia dute garai bateko gizartea, giroa eta bizipenak irudikatzeko eta garai gogorretan euskal kulturaren alde lan egiten aritu diren pertsona batzuen ikuspegia ezagutzeko. Hausnarketa honetan oinarrituta proiektu berezi bat gauzatu dugu: Gaztediko belaunaldi zaharreneko partaide batzuen testigantzak grabatu, batu eta ikus-entzunezko dokumentu batean argitaratu.
Zabaleta, Maya eta Calongeren koreografiak Dantzaz-en Atalak XX-ean
"Ongi etorri" pieza prestatzen ari da Jon Maya egunotan Dantzaz konpainiarekin. Ostegunean, Victoria Eugeniako Club aretoan eskainiko da lana, Dantzaz konpainiaren Atalak XX ekitaldian. Asier Zabaletaren "Urak dakarrena" eta Igor Calongeren "Muxua" piezekin osatuko da Dantzaz-en saioa Club aretoan.
Antxon Agirre Sorondo etnografoa hil da
Antxon Agirre Sorondo (Donostia, 1946) etnografo, ikertzaile eta dibulgatzailea hil da. Etnografia eta historia ikerketa eta argitalpen ekoizpen oparoaren egilea, 68 urterekin hil da. Dantzaren inguruko hainbat lan argitaratu ditu Agirre Sorondok, inauteriak, festak eta beste hainbat kontu tarteko.
Asteburu honetan Santibate, hilabete barru Libertimendua
Donibane Garaziko inauteri zikloa abiatuko da gaur, Antton Lukuk Libertimenduaz eskainiko duen hitzaldiarekin. Santibate ospatuko dute asteburuan, eta hilabete barru, marxoko lehen asteburuan, Libertimendua bera plazaratuko du Garaztarrak dantza taldeak. Hona egitaraua:
Dantza Cuadernos de Etnologia y Etnografia de Navarra aldizkarian
Berrogei eta bost urteko ibilbidean dantzarekin zerikusia duten hainbat lan interesgarri argitaratu dira Cuadernos de Etnologia y Etnografia de Navarra aldizkarian, eta horiek zerrendatu eta pdf formatuan eskura jarri ditugu sarrera honetan. Unai Martiartu Tapiz-ek 1998an egindako hustuketa lanetik abiatu gara horretarako, hura osatuz eta Cesar Borgia dokumentazio zentroak aldizkari osoa digitalizatu eta sareratzean eskura jarri digun altxorra baliatuz.
Dokumentuaren akzioak


