Euskal jaia Aiara Dantza Taldearen 30. urteurrena ospatzeko
Maiatzaren 17an izango da Amurrioko euskal jaia, Aiara Dantza Taldearen 30. urteurrenarekin batera. Egun osoan zehar egingo dira ekintzak, goizeko hamaiketan hasita eta iluntzera arte.
Aiara Dantza Taldearen urteurrena ospatzeko sortu da aurten Euskal Jaia Amurrion. Gozieko 11etan hasiko da jai giroa, Amurrioko musikarien, zanpantzarren eta dantza taleko kid ediren eta izandakokin. Ondoren, eta urteurreneko argazki ofiziala egin eta gero, 12.30ean euskal ezkontza antzeztuko dute amurriotarrek. Segidan trikia eta dantzarien laguntzaz poteoa egongo da. Bazkalorduan dantza taldetik pasatako 200 lagunek batera ospatuko dute urteurrena Matiaseko frontoian, eta jaiari amaiera polit bat emateko asmoz, arratsaldean Patxi eta Konpainia eta Izargi erromeria izango dira bertan. Antolatzaileek bertaratutakoei euskal jantzi tradizionalaz jantzita joatea eskatzen diete hurbilduko direnei.
Hemen dituzue jaia iragartzeko egindako spot-a eta kartela.