Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Dantza Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietan
Baionako festak pasa berri Gasteizkoak ospatuko dira aste honetan. Andre Mari Zuriaren eguna Gasteizko zortzikoa dantzatuko da eta horrez gain Aihotz plazan gauero izaten dira dantzaldiak eta emanaldiak. Hurrengo asteetan, Donostia eta Bilboko Aste Nagusietan ia-egunero izango dira dantza emanaldia...
Emakumeak euskal dantza erritualetan: gertatzen ari da
Poliki-poliki ari dira txertatzen emakumeak euskal dantza tradizionaletan, baita tradizio zahar eta erritualetan ere. Iaz besteak beste Deban, Villabuenan eta Tolosan izan zen, aurten Villabonan izan dira, asteburuan Beran gertatuko da. Baztanen badira zenbait urte mutil-dantzetan emakumearen parte...
Ignacio Gordejuela gogoan
Donostiatik kanpo nintzela izan dut Ignacio Gordejuela nire Gipuzkoako Dantzen Maisu maitatu eta mirestuaren heriotzaren berri. 1959ko otsailean izan zen, nik hemezortzi urte eta erdi nituela, Jaime Albillos-ek Goizaldi euskal dantza taldean sartzera gonbidatu ninduenean. Han ezagutu nuen Ignacio G...
Lasala eta Jordi Vilaseca Dantza Hirian jaialdiaren Aterpean programan
Dantza Hirian mugaz gaindiko jaialdiak sortutako artista egoiliarrentzako Aterpean programak uztailean harrera egingo die Lasala konpainiari eta Jordi Vilaseca koreografoari, hiri-espazioetarako bi dantza-lan berri sor ditzaten. Joan den maiatzean, Dantza Hirian, Baiona-Donostia Eurohiri...
Gaztemundu 12: Erromerien bidaiak eta Erriberako dantzak
Azken ikastaro eguna. Errenteriara joan eta Dantzagunean Aiko taldeko Patxi Laborda zuten zain Gaztemunduko eta Dantzan Ikasiko ikasleek. Azken bi mendeetan erromerietako dantzetan izan den bilakaera elkarrekin egitera gonbidatu zituen Patxi Labordak. Soka-dantza eta jigekin hasi, ipurkaden...
Fustiñanako paloteadoa abuztuaren 6an
Barde-Ribera dantza taldeak antolatuta, datorren abuztuaren 6an, arratsaldeko 19:30ean Fustiñanako plazan eskainiko da herriko paloteadoa. Javier Beltran-ek helarazi digun mezuan azaltzen duenez, "paloteadoa izeneko emanaldian, aktualitateko gaien eta herritarren gora-beheren inguruko bertso ironi...
Kabalkada-Toberak egingo dituzte Lekornen irailaren 21ean
Lekorneko herritarrak Kabalkada-Toberak prestatzen ari dira irailerako. 2014ko irailaren 21ean, 15:30ean eskainiko dituzte Kabalkada-Toberak Lekornen. Urte bete daramate prestaketa lanetan, eta azken txanpan sartuta daude dagoeneko. 1995 eta 1996an Kabalkadak egin zituzten Lekornen, beraz, 19 ur...
Iñaki Gordejuela Manterola dantza-maisua hil da
Gipuzkoako dantzen transmisioan eta gaur egun nagusi den dantzakeraren arduradun nagusietakoa izan da Iñaki Gordejuela Manterola. Goizaldi dantza taldean, Candido Pujanarekin ikasi zituen Gipuzkoako dantzen xehetasun, forma eta adierazpenak, eta zehaztasun eta maisutasun harrigarriz dantzatu eta i...
Gaztemundu 11: Durangaldeko dantzari-dantza
Dantzari-dantza, Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo hedapen eta erabilera handienetakoa izan duen errepertorioa lantzeko aukera eskaini zuen Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak eskainitako ikastaroak. Uztailaren 17an, Mikel Goitia, Kepa Artetxe eta Jon Eguskiza hurbildu ziren Galdakaotik D...
Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen 18. Folklore Jaialdia
Extremadura, Errusia, Serbia eta Errumaniako gaztetxoen dantza taldeek parte hartuko dute euskal dantza taldeekin batera aurtengo Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdian. Sei eguneko egitaraua prestatu du Eraiki Dantza Taldeak, eta Irunen, Hondarribian, Beran eta Zumaian izango dira j...
Dokumentuaren akzioak


