Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen 18. Folklore Jaialdia

Dokumentuaren akzioak

Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen 18. Folklore Jaialdia

2014/07/24 13:35

Extremadura, Errusia, Serbia eta Errumaniako gaztetxoen dantza taldeek parte hartuko dute euskal dantza taldeekin batera aurtengo Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdian. Sei eguneko egitaraua prestatu du Eraiki Dantza Taldeak, eta Irunen, Hondarribian, Beran eta Zumaian izango dira jaialdiko emanaldiak. 

Parte hartuko duten taldeak:

Los Jateros – Extremadura
Extremadurako Fregenal de la Sierra herriko taldea da. 1965. urtean sortu zen, “Virgen de los Remedios” amabirjinari abestu eta dan-tzatzeko asmoz. Jatorriari muzin egin gabe, haien lan arloak zabaldu egin dituzte, abesti eta dantza herrikoiak hedatzea bihurtuz beren xede.

Yeralash – Chelyabinsk, Errusia

1990ean sortua, 300 bat haurrek osatzen dute. Errusian zehar hainbat jaialditan parte hartu dute. Sariak ere jaso dituzte: Bazhov Jaialdiko sari nagusia (1998), “Haurren artea” jaialdiko sari nagusia (Mosku, 1999). Belgikan, Italian eta Austrian ere egon dira.

Sloboda - Rumenka, Serbia
1980an sortu zen, Serbiako Rumenka hirian. Hasiera batean, dantza folklorikoaren arloan hasi ziren lanean. Egun 150 partaide baino gehiago dira, beren ohiturak eta ohorea babesten, dantza eta musikaren bitartez.

Floare Mandra de Pe Cris - Tileagd, Errumania
Hainbat jaialdi eta lehiaketatan parte hartu izan du, talde gaztea izan arren. Dantza eta kantu tradizionalak aurkezten dituzte. Emanaldietan Errumania bisitatzeko aukera emango dute, Crisul Repede, Barcau eta Crisul Negru haranetako folklorearen bidez.

Eraiki - Euskal Herria
1978an eratu zen Behobia auzoan. Hasieran, auzoko eta herriko jaialdi txikietan parte hartu zuen. Euskal Herriko zazpi probintzietako folklorea erakusteko eta herriko gazteen artean interesa pizteko helburu bikoitzarekin atzerriko jaialdietan parte hartu izan du 1989az geroztik.

Egitaraua

Uztailaren 24a, osteguna:
13:00 Desfilea eta emanaldi txikiak Antzaran auzoan.
21:00 Desfilea udaletxera.
21:30 Harrera ofiziala udaletxean.
22:00 Desfilea Zabaltza plazara.
23:00 Festibalaren irekiera.
Uztailaren 25a, ostirala:
12:00 Desfilea eta emanaldi txikiak Irunen barrena.
Uztailaren 26a, larunbata:
11:00 Dantzen tailerra Zabaltza plazan. Dantzen elkartrukea.
19:00 Desfilea Hondarribiko kaleetan zehar.
22:30 Emanaldia Hondarribiko Santa Maria Magdalenan.
Uztailaren 27a, igandea:
12:00 Desfilea eta emanaldi txikiak Irunen barrena.
Uztailaren 29a, asteartea:
13:00 Desfilea eta emanaldi txikiak Irunen barrena.
23:00 Festibalaren bukaera Zabaltza plazan.

Informazioa: www.festivalfolklorebidasoa.com

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.