Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Euskal dantzaz gain klasikoa eta garaikidea ere bultzatuko dira EAEko Musika eta Dantza Eskoletan
Euskal dantzari Klasikoa, Garaikidea eta "beste dantza batzuk" batu zaizkio onartu berri den Euskal Autonomia Erkidegoko Musika eta Dantza Eskolen dekretuan. Aurrez musika-eskolak arautzen zituen 1992ko dekretuak soilik euskal dantza jasotzen bazuen ("tradizioan oinarritutako musikatresnen musikak...
Pasaiako Dantza Festibala ekainaren 6tik 9ra
Euskal konpainia ezagunak eta herriko taldeak izango dira dantzan Pasaiako Dantza Festibalean ekainaren 6tik 9ra. 22 ekintza izango ditu guztira, 8 dantza konpainia profesional eta 3 koreografo berrien piezak barne, eta dantza-zinemaren film labur baten estreinaldia ere izango da. La Sala, Led S...
German Aldekoa, Berrizko danbolintero eta dantza-maisua hil da
German Aldekoa Arriaga (Berriz, 1953-2024), Alejandro Aldekoa eta Maria Arriagaren semea, eta aitaren danbolintero eta dantza-maisu lanei jarraipena eman ziena zendu da 71 urterekin. Hain zuzen, oraindik bizi den ama Mariak 101 urte bete dituen egunean hil da hiru seme-alaben arteko nagusia (Jon ...
Besta Berri - Korpus egutegia 2024
Besta Berri, Gorpuzti, Gorputz, Korpus edo Corpus Chisti jaia ospatuko da Euskal Herriko hainbat txokotan. Garai bateko festa erraldoi eta arranditsuak zertxobait xumetu badira ere zenbait herritan prozesio eta dantza ikusgarriak gorde dira. Donoztiri, Heleta, Armendaritze, Oñati, Lakun...
Besta Berri segizio koloretsuak zuri-beltzean
Segizio arranditsu eta koloretsuak kaleratu ohi dira Besta Berriz. Zapurrak, oilarrak, sarjentak, kaporalak, alabardariak, banderariak... batzen dira bata bestaren atzetik Nafarroa Behereko eta Lapurdiko prozesioetan. Militar estiloko arropa dotoreak jantzita, musikarien erritmora aurrera eta atzer...
Emakumeak euskal dantzan: nondik gatoz eta nora goaz?
"Guri bizitza joan zaigu espalotik begira". 80 urteko emakumearen arrangura iltzatuta geratu zitzaion Josune Zubeldiari. Bost belaunalditako emakumeek hartu dute hitza emakumeek dantzetan, herriko taldeetan eta errituetan izan dituzten borroka, aldaketa eta bilakaeraz hitz egiteko. Elurre Iriarte, ...
Duguna dantza taldea sanferminetako txupinazoa botatzeko hautagaietako bat
“Sanferminetan, dantzan ari garenean plazatik begiratzen diogu udaletxeko balkoiari. Aurtengo uztailaren 6an, udaletxeko balkoitik begiratu nahiko genioke dantzan ari den plazari”, dio Aritz Ibañez Duguna dantza taldeko kideak; herritarrek hala aukeratuz gero Duguna dantza taldeko kideek botak...
Whatsap-ez ere jarrai dezakezue Dantzan
Dantzan Whatsap kanaletik ere jarraitu dezakezue hemendik aurrera. Telegramez ere bazegoen lehendik aukera. Orain, Whatsapen Dantzan kanalera sartu eta "jarraitu" botoian egin klik dantzari buruzko bideo, argazki, albiste, erreportajeak... jasotzeko. Aukeratu Dantzanera iristeko zure bidea: ...
Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin?
Nondik dator Antzuolako dantzaera? Zergatik dantzatzen dute antzuolarrek horrela? Galdera horiei erantzuten saiatuko da Mikel Sarriegi ekainaren 15ean Antzuolan Dantzan Ikasiren barruan antolatutako mintegian. Lehendabizi, Gipuzkoa osoko dantza-maisuek gorde duten eta hain ezaguna ez den Iztuetare...
Mikel Sarriegi: "Dantza hizkuntza garrantzitsuagoa da adierazpen koreografikoa baino"
400 erreferentzia bibliografiko, 170 erregistro bideografiko, 30 herri eta 90 berriemaile; iturri horietatik jasotakoa baliatu du Mikel Sarriegik Gipuzkoako dantzaren gramatika deskribatzeko , eta Dantzan Ikasi Topaketetan ondorio nagusi batzuk aurreratu ditu, baita hemendik aur...
Dokumentuaren akzioak


