Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ostadar Dantza Taldea 24 orduz dantzan

Dokumentuaren akzioak

24 orduz dantzan

2024/09/30 20:20
24 orduz dantzan

Ostadar Dantza Taldea (1984-2024)

(2024ko irailaren 20ko 20:00etatik, 2024ko irailaren 21eko 20:00etara) Ez genuen erronka makala aurrean, baina denon artean, elkarlanean, lortu dugu. Beasaingo herria, etenik gabe, 24 orduz dantzan jartzea lortu dugu! Bidea ez da erraza izan, baina prozesu honetan ehundaka bidelagunek ha...

(2024ko irailaren 20ko 20:00etatik, 2024ko irailaren 21eko 20:00etara)

Ez genuen erronka makala aurrean, baina denon artean, elkarlanean, lortu dugu. Beasaingo herria, etenik gabe, 24 orduz dantzan jartzea lortu dugu!

Bidea ez da erraza izan, baina prozesu honetan ehundaka bidelagunek hartu duzue parte dantzari, musikari, laguntzaile... gisara. Beraz, bihotzez, Ostadar dantza taldearen izenean gure eskerrik beroenak adierazi nahi dizkizuegu.

Mila esker dantzan izan zaituztegun norbanako, talde zein eragile guztioi: Tolosako Udaberri, Ordiziako Amets bideko gazteak eta helduak, Zeraingo Solkie, gure herrikideak ditugun Aurtzakako gazteak eta helduak, Ataungo Otsoak, Lazkaoko Oin Arin, Usurbilgo Orbeldi, Azpeitiako Ikasberri ikastolako dantzariak, Durangoko Eingo, Gasteizko Adurtza, Donostiako Goizaldi, Altsasuko EtorkizunaBaina dantza taldeez gain, asko izan zarete norbanako, familia zein lagun-talde gisara apuntatu zaretenak ere. Mila esker bihotzez, gurekin dantzan jardun duzuen guztioi (bereziki gaueko ordu txikietan, babesa emanez eta zailtasunak zailtasun, gure ondoan egon zaretenoi). Eta jakina, gure Ostadar familiaren barruan dauden taldeak ezin ahaztu, jakina (umeen taldekoak, Plaza dantzen ikastarokokoak, beteranoak eta gaur egungo helduak)!  Guztioi esker, elkarrekin eta elkarrentzat dantza eginez, haur, gazte zein heldu, lortu dugu. Mila esker bihotzez!

Maurizia Aldeiturriaga (24 orduz dantzan)

Baina dantza egitea ez zen posible izango, musikarik izan ez bagenu, eta gurekin izan ditugun musikari guztiei ere gure eskerrik zintzoenak eman nahi dizkiegu: Iparraldeko Mutxikool taldea, herriko Goizeresi taldeko txistulariak, herriko Loinatz udal musika eskolako trikitilariak, txistulariak, panderojoleak... hainbat herritako txistulariak (Baiona, Tolosa), eta hainbat dantza talderekin batera etorritako musikariak (Udaberri, Goizaldi…). Eta kasu honetan ere, asko izan dira euren izenean, bakarka zein talde txikitan gurekin izan ditugun musikariak ere: Josu Lekuona, Iker Sukia, Aritz Markinez, Erika Lavillard, Kepa Isasi, Kepa Chaumont, Maider Ugalde, Pablo Izaguirre, Christine Lamarque... eta noski, bereziki hainbat ordutan musikak iraun dezan bermatzea lortu duen gure musikari  Aitor Alvarez ere. Eta festa amaitu zenean Zutik erromeria talde bizkaitarraren kontzertuaz gozatu ahal izan genuen, festa eguna giro ederrean amaituz. Horrela bada, mila esker zuei guztioi ere! 

Eta jakina, ezin aipatu gabe utzi, uneoro laguntza eman diguten herriko eragile, denda, taberna, elkarte eta komertzioak, (ordubetero parte-hartzaileentzat sariak zozketatu ahal izatea beraiei esker egin baita); eragile laguntzaile gisa babestu gaituen Beasaingo Udala; antolatzaile eta parte-hartzaileentzat otorduak egin eta prestatzeko txokoa utzi zigun Aizkorri Mendizale Elkarteaeta jakina, gaueko ordu txikitan dantza-katea eten ez zedin bertako ateak ireki zizkigun  Usurbe Antzokia.

Gure txikitasunean erronka handi hau burutzen lagundu diguzuen guztioi, mila esker bihotzez. Berrogei urte pasa arren, elkarren bidelagun izaten segi dezagula aurrerantzean ere, euskara dantzaratuz, Maurizia Aldeiturriagaren irrintziak mendez mende transmitituz zein bere izena eta izana aldarrikatuz… Eta aniztasunean, errespetuan zein laguntasunetik oinarritzen den Ostadar bat marraztuz.

Dantzatzen duen herria ez delako hilko, etxean edo plazan, jarrai zagun dantzan.

 

Argazki galeria osoa ikusgai: https://24orduzdantzan.eus/ 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ostadar Dantza Taldea

Ostadar Dantza Taldea

Beasaingo dantza talde bat gara eta efa 30 bat lagunek osatzen dugu. Oriamendi kaleko 10. zenbakian dugu egoitza. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com