Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Ezpata-dantzak, 2016eko Ezpalak jaialdiko protagonista, berriz ere
Oraindik izena ere ez zuen lehen Ezpalak jaialdia 2006an egin genuen, Eibarko 41. Euskal Jaian, eta ezpata-dantzak izan genituen gai. 2007an, makila-dantzen jaialdiarekin zabaldu zen jaialdia Iruñera eta 2008an hartu zuen Ezpalak izena. Hamar urteko ibilbidea borobilduz, ezpata-dantzak ditugu 201...
Ion Beitia hil da, "Nijinski euskalduna" eta hainbat dantzari handiren maisua
Ion Beitia hil da (Gueñes, 1947-Bartzelona, 2016-05-04), euskal dantzari eta dantza-maisua. Olaeta balletekin Ameriketara jo zuen eta han New Yorkeko Joffrey Ballet entzutetsuan hamar urte egin zituen dantzari profesional moduan. Bere hainbat ikasle nazioarteko balletetan arrakastaz aritu eta arit...
Durango Merindadeko Folklorearen XV. ikastaroa Bizkai Folklor Elkartearen eskutik
Sabin Egiguren Apraiz dantza-maisuaren eskutik eta Bizkai Folklor Elkarte ak antolatuta, Durango Merindadeko Folklorearen XV. ikastaroa egingo da Bilbon maiatzaren 16tik aurrera. Astelehenez hasita, asteazken eta ostegunetan izango dira klaseak eta ekainaren 2ra arte iraungo dute. Bilboko Auton...
Erroak, Lea-Artibaiko dantza tradizionalak protagonista dituen ikuskizuna Lekeition
Lea-Artibaiko dantza taldeen eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren eskutik Erroak dantza tradizionaleko ikuskizuna eskainiko da Lekeition bihar, maiatzaren 7an. Tokian-tokiko dantzak mantentzen dituzten jatorrizko dantza taldeek parte hartuko dute Lekeitioko Santi Brouard frontoian eskainiko den em...
Kaleko dantza sorkuntza lagunduko du Karrikan plataformak
Kaleko artearen sorkuntza helburu duen Karrikak plataformak zenbait laguntza aurkeztu ditu alor honetako profesionalentzat, eta beraz baita dantzarentzat ere. Laguntza ekonomikoak, sortzeko erresidentziak, emanaldiak zein laguntza artistikoa, teknikoa edo administratiboa eskainiko dizkie ekimenea...
Balletaren maskulinitatea
Ibis Albizuren " La masculinidad del ballet " artikulua euskaraz jarri dugu. Badago zer ikasi eta zer pentsatua dantza eta generoaren inguruan! Ibis Albizu: "Balletaren maskulinitatea" Mendebaldeko kulturan, dantza feminitatearekin lotzen da eskuarki. George Balanchineren moduko adierazpenet...
Hazparneko eta Ziburuko kaskarotak
Soka erakusketaren azken egunak dira aste honetakoak Hazparnen, eta pentsatu dugu Hazparneko kaskaroten inguruko zenbait kontu polit aipatzeko une egokia izan daitekeela. Batetik, oharkabean pasa zitzaigun aurkikuntza bat. Xabier Itzainak abisatu zigun, orain aste batzuk dantzan.eus-en argitaratu g...
Katalina de Erauso Pastorala
Sahatsa Dantza Taldeak Katalina de Erauso Pastoralean hartuko du parte. Pastoral emanaldiak Ekainaren 5ean Baionan eta Irailaren 3an Donostian izango dira. Euskadi- Akitania euroeskualdearen barne, bi eskualdeen arteko elkarlana taularatuko da. Alde batetik Baionako Katalina de Erauso elkarte...
...ozenki esan dezagun, eskerrik asko Bidador!! (Barañain, Gotaine eta Bilbo: kronika hirukoitza)
Sarrera honen bitartez Bidador pastoralaren prozesuari akabera eman nahi genioke. Egun baterako proiektu gisa abiatu zen pastorala -2015eko urriaren 10eko emanaldi hartarako-, baina handik 5 bat hilabetera beste 3 emanaldi heldu ziren, martxoan eta apirilean. Haiek ere egin genituela jasota gera da...
Dantzaren Nazioarteko Egunaren XX. Gala
Dantzaren Hilabetearen bukaerako ekitaldia Donostiako Victoria Eugenia Antzokian izango da. Maiatzaren 1ean, igandea, Dantzaren Nazioarteko Egunaren XX. Gala ospatzen da (19,30ean), Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak antolatua Donostia Kulturarekin lankidetzan. Bere hogeigarren edizioan, eki...
Dokumentuaren akzioak


