Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Marisa Barrena Durangon Folk: Nazioarteko Folklore Jaialdia

Dokumentuaren akzioak

Durangon Folk: Nazioarteko Folklore Jaialdia

2016/07/19 18:05
Durangon Folk: Nazioarteko Folklore Jaialdia

Mazedoniako Orce Nikolov taldea

DURANGON FOLK 2016

Balkanetako eta Euskal Herriko folklorea ikuskizun batean bildurik.

Durangon Folk  Nazioarteko Folklore Jaialdiaren 18. edizioak Mazedonia eta Euskal Herria bilduko ditu.

Urteokaz Galizia, Katalunia,  Madrile, Kantabria, Grezia, Txina, Txekia, Kolombia, Yakutia, Kroazia, Turkia, Kuba eta beste hainbat lekutakoak izan ditugu gonbidaturik. Aurton berriz Balkanetako Hego Ekialdera egingo dugu jauzi, ikusleei, gureekin batera,  Mazedoniako  ORCE NIKOLOV taldearen erritmoetan murgiltzeko aukera emateko asmoz.

MAZEDONIAKO ORCE NIKOLOV taldea Skopje-ko herri dantza eta kantu taldea, 1945ean sortua da. Helburua du Mazedoniako herri dantzak, kantuak, musika eta janzkera berezia zaintzea eta ezagutaraztea.Talde honetan bilduak ditugu Mazedoniako herri-tradizioen edertasuna, koreografiak eta  musikari-dantzarien iaiotasuna. Herri tradizioko kulturaren zaintzaile dugu talde hau.

ORCE NIKOLOV batzak biziki hartu du parte hainbat jaialdi eta ikuskizunetan Mazedonian. Nazioartean ere izena du bere historian erakustaldi asko eta asko eskaini baititu han-hemenka zenbait naziotan.  26 Gizonezkok eta 16 emakumek hartuko dute parte Durangon

DURANGOKO KRISKITIN taldea 1987. urtean sortu zen. Helburu nagusia dantzan ikastea, dantzak ikertzea, dantzan gozatzea  eta gure folklorea jagotea, erakustea eta zabaltzea da. Durangoko eta Durangaldeko dantzak ez eze, Euskal Herri guztikoak daude gure errepertorioan. Urteotan, gure eskualdeko herritik gehienetan egin dugu dantzan. Eukal Herriko hiri eta herrietako jaietan be izan gara:  Bilbo, Donostia, Azpeitia, Bera, Ondarroa, Lekeitio, Getaria, Lesaka...

Euskal Herritik haratago ere erakutsi dugu gure folklorea: Andaluzia, Asturias, Balear uhartean, Gaztelan, Leonen, Murtzian, Katalunian, Galizian, Frantzian, Grezian, Letonian, Lituanian, Boisen…Oraintsu Tenerife irlako Candelariatik jaso dugu gonbidapena eta hara joango gara datorren abuztuan.

Kriskitinek folklorea kultur adierazpen garrantzitsua dela zabaltzearen alde egindako ekimenen artean dugu urtero antolatzen dugun “Durangon Folk“ izeneko Nazioarteko Folklore Jaialdia

Beraz, Folkloreaz gozatzeko aukera zein hobea izango dugu Durangon datorren larunbatean, uztailaren 23an. Sarrera doan. Ikusleentzako jezarlekuak egongo dira

Uda Kalean Bizi programazioa itxiko du ekitaldi honek. Antolatzailea Kriskitin dantza taldea.

     DURANGON FOLK

  • Uztailaren 23an, larunbata
  • Ordua: 20:00
  • Durangoko Santa Ana Plazan (Euria balitz, Andra Mariko Elizpean)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Marisa Barrena

Marisa Barrena