Dokumentuaren akzioak
Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdiak 30 urte
      
      HARITZ EDT
    
  Hiru hamarkada beteko ditu Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdiak aurten eta ordu aldaketa dugu urteurren honetan. Jaialdia aurreratu eta arratsaldeko 20:30ean izango da uztailaren 22an Olaizaga kiroldegian.
Mundu osoko dantzen hainbat ordezkari izan ditugu gurekin 30 urte hauetan eta aurten Txile eta Hego Afrikako taldeak etorriko dira gurera haien kultura eta dantzak erakustera. Noski, Haritzekoek ere gure dantza saioa eskainiko dugu Olaizaga kiroldegian.
Ohi bezala, arratsaldeko 19:00etan kanpoko taldeei harrera egingo diegu udaletxean baina berrikuntza izango da ondoko kalejira. Harrerak irauten duen ordu laurdenaren ostean eta eguraldiak laguntzen badu, kalejira bat egingo dugu hiru taldeek Kalegoen plazan hasi eta Maalara arte.
TXILE
Haren sorkuntzatik, 1992ko abenduan, taldeak bere nazio nortasunaren berezko elementuen bilaketa izan du helburu eta hizkuntza unibertsal batean ezagutzera eman ditu: musika eta dantza.Taldea, Txileko folklorearen kontserbazio eta difusioaren alde lan egiteko ardura hartu duten gazteek osatzen dute. Taldeak bere historian zehar egindako lana Txileko hiri desberdinetan erakutsi du eta baita Amerikako beste herrialde batzuetan eta Europan ere. Txileko kulturaren aniztasunaren ordezkari dira Temuco taldeko dantzari eta musikariak.

HEGO AFRIKA
Themba Njilo fundazioaren barnean dagoen dantza tradizionaleko taldea 1984an sortu zen Kwa Zuluren eskualdean eta inguruetako ikasleez osatuta dago.Publiko guztiari zuzendutako ikuskizun bat eskainiko dute haien danbor afrikar tradizionalen laguntzarekin. Soinean dituzten jantzi koloretsuak nabarmentzekoak dira eta dantzen indarra, baita erakutsiko dizkiguten abesti tradizionalak ere, zulu jatorrikoak gehiengoak. Talde honek esperientzia handia dauka eta nazioartean zein Hego Afrika eta Europako hainbat tokitara eraman ditu herrialdeko dantza eta tradizioak, hala nola Estatu Batuetara zein Indonesiara.
HARITZ EDT
Beti bezala, Haritz dantza taldeko dantzariok bi zatitan dantzatuko dugu, probintzia banako dantzak zati bakoitzean. Gipuzkoako dantzekin hasiko dugu jaialdia. Deban, abuztuaren 16an, San Roke egunez dantzatzen den San Roke ezpata-dantzarekin irekiko dugu jaialdia. Ondoren, Gipuzkoako ereserkiaren doinuari kontrapasak jarraituko dio eta horrela brokel-dantzen zikloko zenbait dantza dantzatuko ditugu, uztai-handiena, brokel-makilena, zinta-dantza eta uztai-txikiena.
Arabara salto egin eta Guardiako kuadrillan dauden hiru herritako dantzak ikusi ahal izango dira aurtengo jaialdian. Ekoran egiten duten Bertzijanako Ama Birjinaren katearen dantza, irailaren 8an Eltziego herriko dantza taldeak ematen dituen bertako Cuatro calles, El arbol eta Jota egingo ditugu eta azkenik, Villabuenako Te vi, El culo, Bailaos eta Pajara pinta makila-dantzak eskainiko ditugu.
Elgoibarko Nazioarteko XXX. Folklore Jaialdia
- Eguna: Uztailak 22
 - Ordua: 20:30
 - Tokia: Olaizaga kiroldegia
 
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
                  HARITZ EDT
Haritz Euskal Dantzari Taldea
ELGOIBAR | 1973
Posta Kutxa: 183
20870 Elgoibar
Kontaktua:
Tfnoa: +34 686 63 31 78
Email: haritzdantza@gmail.com
Instagram: @haritzedt
Jasotako azken erantzunak
- Oier Araolaza on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
 - Patxi Montero on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
 - Aritz Ibañez Lusarreta on Maskatrük: Idauze eta Elgoibarko dantzariak elkarrengandik ikasten 2016/02/29
 - 
                      Mauxitxa Txaranga  on Koko-dantzak Elgoibarren
                      Mauxitxa Txaranga2013/01/31
 - 
                      Haritz  on Koko-dantzak Elgoibarren
                      Haritz2013/01/31
 - 
                      Mauxitxa Txaranga  on Koko-dantzak Elgoibarren
                      Mauxitxa Txaranga2013/01/31
 - 
                      Haritz  on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
                      Haritz2012/06/28
 - 
                      Mikelue  on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
                      Mikelue2012/06/28
 - 
                      Xabier Urresti  on Pausoka pausoka, bagoaz aurrerantza
                      Xabier Urresti2010/10/07
 - 
                      Henry  on Borja joan zaigu
                      Henry2009/03/01
 
    
  
                

        
        
        
        
        
        
 
