Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Dansàneu, Rubifolk eta Donostia 2016 hiru astetan
Aurtengo uda “estiu" izan da gure dantza taldearentzat. Hamabost egunen bueltan bi bider egon ginen harrera ezin hobea egin ziguten gure lagun kataluniarren herrialdean. Vall d’Àneun ospatzen den Dansáneu jai-azokan lehendabizi, eta Rubí-ko Rubifolk Nazioarteko Jaialdian ondoren. RubiFolk...
Ikastaroak Dantzertin Aikoren eskutik
Gizakiak, musika entzutean, kultura gehienetan, gorputza mugitzeko joera duela esan daiteke, hau da, dantzan egiteko joera. Eta orain arte, dantza ere hori izan da, musikarekin bat datorren gizakiaren mugimendua. XIX. mendetik aurrera batez ere, burges agintarien eskuetatik kontzertuaren erritua...
Fira Meditèrranian parte hartuko du Tio Teronen Semeak taldeak asteburu honetan
Manresan egiten den Fira Meditèrrania azokaren hemeretzigarren edizioan parte hartuko dugu Tio Teronen Semeak taldeko kideek, Freshcool ikuskizuna bi aldiz eskainiz. Tradizioa, berrikuntza eta parte hartzearen inguruan antolatu dute aurtengo azoka. 100 taldek baino gehiagok parte hartuko dute ber...
Soka-dantza gai nagusitzat hartuta dator Herri Uzta jaialdia
Urriaren 6tik 9ra egingo da Herri Uzta jaialdiaren bosgarren edizioa, eta egitaraua Soka-dantzaren inguruan egituratu dute antolatzaileek. Hala, lau egunez E uskal Herriko eta Biarnoko hainbat dantzari eta musikari ariko dira gisa guztietako soka-dantzak eta ikuskizunak ematen Errobiko herri elkarg...
Sarako kabalkadaren bezperetan, 1815eko Turrut-Arrosaren tobera
OHARRA: 2015ekoa da albiste hau. 2018an irakurtzen ari bazara albistea kabalkada Uztaritzen da eta urriaren 13an eta 21ean. Igandean, urriaren 9an, eskainiko da Saran Kabalkada, tobera edo epaiketa antzeztua barne. Albistean idatzi genuen "lehen aldiz antolatu" dela kabalkada Saran, baina...
Errosarioko egunez, zortzigarrena
Ostiralean, urriaren 7an, zortzigarrenez aterako dugu Errosarioko Amaren ezpata-dantza Elgoibarko kaleetan. Errosarioko festetan dantzatzen dugu ezpata-dantza urtero, baina aurten dagokion egunean bertan, urriaren 7an dantzatuko dugu ostirala izan arren. Izan ere, urriaren 7a Euskal Autonomi Erkide...
Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza 2016: kronika
Sanfermin Aldapakoaren igandez, aurten irailaren 25arekin. Udako azken hondarrak heltzearekin hasten dira Takonerako arbolen hostoak gorritzen, Ezkaba aldetiko ipar-haizea freskatzen, hiri buruzagiko arratsak iluntzen... Alta, goibeldu baino, alaitu egiten zaigu bihotza Iruñeko dantzari eta ttu...
Muxiko dantzen munduko lehen guinness errekorra ezartzea
Urteak dira gure inguruan muxikoek harrera handia hartu dutela. Hori dela eta dantzazale guztioi inoiz ez bezelako erronka batean parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu: Muxiko dantzen munduko lehen errekorra ezartzea. Horretarako ahalik eta jende kopururik handiena elkartu behar da eta den...
Kabalkada ospatuko da Saran urriaren 9an
Kabalkada antolatu dute lehen aldiz* Saran eta urriaren 9an izango du plazaratzea. 100 lagun inguru jarri dira lanean kabalkada prestatzeko. Amadeo Arretxea da dantza arduraduna eta Sebastian Zamora musika zuzendaria. Saratarrak izeneko mutxikoa sortu du Zamorak, eta kadrilea dantzatzeko doinu berr...
Ikastaroa: Dantza lotua aberasten
Mazurka, ezkotix, bolero, habanera, polka, balts... oinarrizko erritmoak ditugu dantza lotuak tradiziozko dantzan. Gure dantza ezagun askoren oinarrian daude, maiz erabiltzen dira, askotan ohartu gabe. Horrez gain, plazetan ohikoak dira dantza lotuak, baina mugatuta, aldaketa edo berrikuntzarik g...
Dokumentuaren akzioak


