Dokumentuaren akzioak
Larraungo herri-dantzei buruzko jardunaldia asteburuan Oiartzunen
Larraungo dantzak landuko dituzte heldu den larunbatean, urtarrilak 14, Oiartzunen, Soinueneak antolatuta. Juan Mari Beltranek Larraun bailarako herri-dantzei buruz egin duen argitalpenaren aurkezpen-ekitaldien barruan egingo dira jarduerok. Larraungo herri-dantzak, Larraungo herrietan XX. mende hasieratik erdialdera arte egiten ziren dantzak izenburupean, bailarako jasotako hainbat dantzaren doinuak jaso ditu.
Goizean familiei zuzendutako dantza tailerra egingo da Soinuenean, eta Larraungo aulki-dantzak eta ingurutxoa landuko dira. Arratsaldean, Oiartzungo udaletxeko areto nagusian Larraungo herri-dantzen emanaldia egingo dute Larraun bailarako lau dantzari-bikotek, eta Juan Mari Beltran, Ander Barrenetxea, Errege Belda eta Aitor Beltran musikariek. Segidan, Herri Musikaren Txokoko neguko kontzertua emango du Madrilgo Balbarda taldeak.
Egitaraua
- 11:30, Soinuenean, familientzako dantza-tailerra: Larraungo aulki-dantza eta ingurutxoa. Doakoa.
- 18:30, Oiartzungo udaletxean, Larraungo dantzak eta musika, Larraungo bailarako 4 bikoterekin. Ondoren Madrilgo Balbarda musika-taldearen kontzertua. 5€
Informazioa: Soinuenea
Dokumentuaren akzioak