Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ilunabarrean dantzan 2017 urtarriletik apirilera Gasteizen

Dokumentuaren akzioak

Ilunabarrean dantzan 2017 urtarriletik apirilera Gasteizen

2017/01/11 08:35

Dantzaldi gidatuen 2017ko programazioa abian du gaurtik aurrera Oihaneder euskararen etxeak Gasteizen. Ilunabarrean dantzan izenburupean iaz abiatu zen dantzaldi gidatuen programa hau. Tradizioan oinarritutako dantzak eta zuzeneko musika uztartzen dira dantzaldi hauetan, Europako balfolk mugimenduan inspiratuta.

Saio bakoitzean 12-15 dantza landuko dira. Horien artean, balfolk jaialdietan ohikoenak diren dantzak egingo dira (scottish, mazurka, bourré, chapeloise, circle circassien, bals eta polka). Horiez gain, Euskal Herrian hain errotutako fandangoa eta arin-arina ez dira faltako. Bestalde, saio bakoitzean hainbat herritako dantza irakasle desberdinak egongo dira eta bakoitzak dantza proposamen zehatzak ekarriko ditu dantzaldietara.

Egitaraua

  • Urtarrilaren 13an Imanol Zabaleta (Suitzan bizi den gasteiztarra).
  • Otsailak 10, Gari Otamendi (Añorga, Gipuzkoa)
  • Martxoak 10, Agnes Ceccon (Biarritz, Lapurdi)
  • Apirilak 7, Patxi Montero (Elgeta, Gipuzkoa)

Informazioa: Oihaneder euskararen etxea

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.