Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Erromeriak egiten ia mende bat aritu ostean zendu da Ospas trikitilaria

Dokumentuaren akzioak

Erromeriak egiten ia mende bat aritu ostean zendu da Ospas trikitilaria

2017/01/16 08:30
Erromeriak egiten ia mende bat aritu ostean zendu da Ospas trikitilaria

Bitoriano Loiola "Ospas"

2016ko abenduaren 28an hil zen Mendaron, 90 urterekin, Bitoriano Loiola Iriondo Ospas, hainbat erromeriatan aritutako trikitilaria. Askotan, helduan dantzatzeko, pieza bakoitzeko hainbesteko bat ordaintzen zioten bikoteek, eta hala osatu izan zuen maiz erromeriako jornala. Bizi osoa pasa zuen dantzarako musika jotzen. 

Ahotsak proiektuan elkarrizketatu zuten, eta Espainiako Gerra Zibilaren ondorengo erromerien bilakaerari buruz mintzatu zen. Helduko dantzaren garrantzia, musikarien baldintzak, etab. ditu hizpide Ospasek. 

1926an Mutrikun jaio zen Bitoriano Loiola, eta haurra zela Mendaroko Ospas baserrira joan zen bizitzera familia. Handik hartu zuen ezizena. Etxean bertan taberna bat zuten, eta erromeriak haurra zenetik ezagutu zituen. Sarritan Juan Ansorregi trikitilari sonatuak jotzen zuen dantzaldiotan, eta 16 urte ingururekin, Ospas bera hasi zen bertan jotzen. Bizi guztia pasa zuen trikitiarekin gora eta behera, hamaika erromeriatan jotzen, eta dantzaren munduko musikari askoren gisan, autodidakta zen.

Ospasen dantzari buruzko testigantzak Ahotsak-en webgunean:

ç

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.