Dokumentuaren akzioak
Albisteak

Jexux Larrea: "Udalekuri esker euskal izateko beste modu hori ikusten duzu"
Maletan dantzako oinetakoak hartu eta hegazkina hartzear izango da Jexux Larrea (Donostia, 1958), Argia dantza taldeko dantza-maisua eta dantzaria. Reno-ra (Nevada) doa; datozen bi asteak NABO k antolatzen duen Udaleku izeneko udalekuetan igaroko ditu. Zer dela eta Renora? NABOk, Ipar Amer...

Dantzak homosexual bihur zaitzakeela uste duen jende hori
Billy Elliot musikala eten dute Hungarian mutikoak gay "bihurtzeagatik". Hungariako "Magyar Idök" egunkari kontserbadoreak egindako kanpaina homofoboaren ondorioz, Hungariako opera nazionalak Billy Elliot musikala geldiarazi du. Egunkariak artikulu batean adierazi du, musikalak homosexualitatea ...

Kepa Artetxe: "Herria bizirik mantentzeko erreminta ona da euskal dantza"
Konpromisoa eduki behar dela dio Kepa Artetxek (1939, Galdakao), taldearekikoa eta ikasten dugunarekikoa. Ikasi dugun moduan dantzatu eta erakusteko beharra ikusten du, "gure iraganari errespetua zor deutsagu, zer garan eta nora goazen jakin daigun". Hori horrela ez badugu egiten etorkizuna galduko...

Ezpalak 2018, giza-dorreak Eibarren
Edozein eraikin –etxe, bide, zubi- zimentarrietatik ekin eta behetik gora altxatzen den antzera, 2018an Ezpalak jaialdia ere XIII. ediziora iritsi da poliki-poliki, aurreko edizioetan ikasitakoetan oinarritu nahirik. Aurten giza-dorreen gaiak eman dio jarraipena iazko zaldikoenari, zald...

La Ribot: "Narrazioak dantza garaikidearen aukera asko zapuztu ditu"
Maria Jose Ribot La Ribot (Madril, 1962) dantzaria eta koreografoa elkarrizketatu dute Berrian . Ikuskizunak, filmak eta instalazioak egiten ditu eta Genevako Unibertsitatean eskolak ematen dihardu. Dantza beste diziplinekin nahasten du: "Artistok gai gara diziplinarik gabekoak edo diziplinartekoa...

Xipri Arbelbide Besta Berri jaiaz eta zapurrez
Xipri Arbelbidek (Heleta, 1934) Besta Berriren inguruko mintzaldia eskaini zuen ekainaren 8an Iholdiko Herriko Etxean. Aurretik, Irulegiko Irratian elkarrizketatu zuten Arbelbide; euskal idazle, kazetari eta apaizak Besta Berriko pertsonaien, dantzaren edota Besta Berri jaiari lotutako uste fal...

Tuterako alde zaharrak 'paloteao' berria estreinatuko du ekainaren 30ean
Bereziki alde zaharreko, baina orohar, Tuterako kultur-giroa aberasteko xedez, paloteao berria estreinatuko dute Erriberako hiriburuan heldu den ekainaren 30ean. Antzerki molde honen ohiko estruktura mantenduz, garai berrietara egokitu nahi izan dute eta hartara, ez da apenas egonen erlijioari aipa...

Eguzki-dantza egunsentian
Goizeko 6:30ean, Lekeitioko Talan dantzatu duten gaurko lehen eguzki-dantza Lekeitioko Etorkizuna dantza taldeko emakumeek. 1975ean berreskuratu zenetik San Pedro egunez dantzatu da, baina gerra aurrean San Joan egunean, egunsentian, eguerdian eta ilunabarrean andreen soka-dantza dantzatzeko ohit...

Jose Angel Dorremotz, Aurizko sanjuanetako ardatz
Pello San Millanek, B aztango haizegoa blogean, Jose Angel Dorremotz txistulari almandoztarraren zenbait kontu argitaratu ditu. Manuel Dorremotz txistulariaren semea, XIX. mende bukaeran eta XX. mende hasieran aita aritzen zen lekuetan jotzen segitu zuen, Baztango hurrengo belaunaldien buru ...

Eguzki-dantza San Juan egunean bertan egingo dute Lekeitioko emakumeek
Azken urteetan San Pedro egunean Lekeitioko emakumeek dantzatu izan dute eguzki-dantza, aurten jatorriz dagokion egunean dantzatuko dute: San Juan egunean. Lehen San Juan egunean ere dantzatzen zuten emakumeek eguzki-dantza deituriko aurreskua eta aurten ere hala egingo dute, garai batean bezal...
Dokumentuaren akzioak