Orain arteko ekarpenak
Ezpalak 2018, giza-dorreak Eibarren
2018/06/29
Edozein eraikin –etxe, bide, zubi- zimentarrietatik ekin eta behetik gora altxatzen den antzera, 2018an Ezpalak jaialdia ere XIII. ediziora iritsi da poliki-poliki, aurreko edizioetan ikasitakoetan oinarritu nahirik. Aurten giza-dorreen gaiak eman dio jarraipena iazko zaldikoenari, zaldikoe...
Ezpalak 2018: Giza-gazteluak Iruñeko Gazteluko plazan
2018/06/22
10 urtean behin izaten da. 10 urtean behin euria izaten dugu Iruñeko Ezpalak jaialdian. 2008an izan genuen , arkuak txirikordatu genituen urtean eta aurten ere izan dugu. Eta ez nolanahiko zaparrada! Baina egitekotan, egin dezala ongi! Hartara, goiz-goizetik erabaki genuen jaialdia estalpean egite...
Bolant-dantzariak Hampshiren, Piamonten eta Nafarroa Beherean
2018/06/15
La Lachera inauteriko dantzariak, mummers-ak eta bolant-dantzariak. Europako bazter batekoa da bakoitza, baina harrigarria da euren artean dituzten antzekotasunak. Italiako, Ingalaterrako eta Euskal Herriko inauterietako pertsonaiak dira. Neguko festetan, dantzan eta eskean ateratzen dira hirurak, ...
Giza-dorreek utzi dizkiguten zenbait irudi bitxi
2018/05/28
Etorriko dira kronikak eta giza-dorreen argazki dotoreak, adibidez, Ortzadar dantza taldekoei Txebi Arriagak egindako argazki eder honen modukoak:
Giza-dorrea Ortzadar dantza taldearen eskutik, Ezpalak jaialdia Eibarren, 2018-05-27. Argazkia: Txebi Arriaga.
Baina Ezpalak jaialdiaren ...
Giza-dorreak eraikiko dira 2018ko Ezpalak jaialdian
2018/05/15
Maiatzaren 26an eta 27an nazioarteko tradiziozko dantzen ezpal berriaz gozatu ahal izango dugu: giza-dorreak. Iruñean larunbatez eta Eibarren igandez, plazetako zorua urruti utziko dute aurtengoan gonbidatuek gizabanakoak elkarren gainean pilatuz . Ezpalak jaialdiak, 2006. urtean sortu zenetik, a...
Kezka dantza taldea – Eibar, Gipuzkoa
2018/05/10
Eibarko Klub Deportiboaren barruan sortu zen Kezka dantza taldea 1958. urtean. Eibarko dantza ekitaldiak sendotu eta bultzatzeko lanean dihardu ordutik. Azken urteetan Kezkari sor zaizkio, besteak beste, San Juan eguneko soka-dantza, Arrate egunerako dantza-protokoloa, aratosteetako koko-eskea eta...
Duguna dantza taldea – Iruñea, Nafarroa
2018/05/10
Duguna dantza taldea 1949. urtean sortu zen, eta orduz geroztik Iruñeko ospakizun nagusietan parte hartzen du, dantzan. Hain zuzen, bertako dantza-ospakizunak sendotu eta bultzatzea du xede. Bide horretan azpimarratzekoak dira San Fermin Aldapakoaren jaietarako sortutako ezpata-dantza, San Bla...
Ortzadar Euskal Folklore Elkartea ― Iruñea, Nafarroa
2018/05/10
Euskal dantza tradizionalaren inguruko taldeak eskuko hatzekin izendatzen hasi eta Iruñeko Ortzadar tartean sartzen ez duenak, edo zenbatzean edo hatzekin, baina ez da erabat zuzen ari.
Elkartea 1974. urtean sortu zen Iruñeko hainbat dantza-taldetako zenbait dantzari eta musikari bilduta. Hortik ...
Tausteko Dancea ― Tauste, Zaragoza
2018/05/10
Tauste herriak 7000 biztanle pasatxo ditu, eta Zaragoza probintziako laugarren herririk handiena da. Cinco Villas izeneko eskualdean kokatzen da, eta herriaren mendebaldeak Nafarroako Bardeekin egiten du muga.
Tausteko Dance osoa hamaseiren bat piezak osatzen dute (arku-, makila-, ezpata-dantzak....
Tarragonako Moixiganga ― Tarragona, Katalunia
2018/05/10
Moixiganga Valentzia, Katalunia eta Aragoi aldean egiten diren giza-dorreen multzo edo serieei ematen izena da. Zenbait adituk muixeranga, castellers edota Tausteko Dancearen beraren jatorrian ezartzen dituzte moixigangak. Badirudi paganoak izan zitezkeela hasieran (Berantevillan bezala) baina p o...
Orain arteko erantzunak
Ezpalak jaialdia - Ezpalak 2017ko Afitxa
2017/05/18
Ion, Heldu den asteko astelehenean zabalduko dugu berri zehazxeagoa. Mila esker zuri!