Bolant-dantzariak Hampshiren, Piamonten eta Nafarroa Beherean

2018/06/15
Bolant-dantzariak Hampshiren, Piamonten eta Nafarroa Beherean

La Lachera inauteriko dantzariak, mummers-ak eta bolant-dantzariak. Europako bazter batekoa da bakoitza, baina harrigarria da euren artean dituzten antzekotasunak. Italiako, Ingalaterrako eta Euskal Herriko inauterietako pertsonaiak dira. Neguko festetan, dantzan eta eskean ateratzen dira hirurak, gehienetan zuriz jantzita eta koloretako loreekin eta zintekin apainduta. Nabarmentzekoak dira buruan daramatzaten kaska ederrak, lorez, koloretako xingolaz eta ispiluz apainduak.  

Southampton-eko (Ingalaterra) mummers-ak, 1880-1885.
Rocca Grimalda herriko (Italia) La Lachera inauterietako dantzariak, 2012-02-11. Argazkia: Iñaki Zugasti-Dantzan CC-BY-SA

Garaziko bolantak Londresen, 1927. Ezkerretik eskuinera: Battitta Haranburu, Martin Apezarena, Martin Ergui, Extebe Lekunberri, Pier Txiranberro, Beñat Arrosagarai, Fauxtin Bentaberri.

Nafarroa Behereko bolanta.