Giza-dorreek utzi dizkiguten zenbait irudi bitxi

2018/05/28
Giza-dorreek utzi dizkiguten zenbait irudi bitxi

Etorriko dira kronikak eta giza-dorreen argazki dotoreak, adibidez, Ortzadar dantza taldekoei Txebi Arriagak egindako argazki eder honen modukoak:

Giza-dorrea Ortzadar dantza taldearen eskutik, Ezpalak jaialdia Eibarren, 2018-05-27. Argazkia: Txebi Arriaga.

Baina Ezpalak jaialdiaren biharamun honetan, giza-dorreek eta horiek ikusteko argazkilarien eta ikusleen begiradak utzi dizkigun zazpi irudi bitxi jaso ditugu.

1. Giza-dorrea eraikitzeko zutabe bitxiena eta harrigarriena Tausteko dantzariek erakutsitakoa, eta Felix Morquechok erretratatutakoa hauxe da. 

Tausteko giza-dorrea Eibarko Ezpalak jaialdian, 2018-05-27. Argazkia: Felix Morquecho

2. Dorreak eraikitzeko teknika bitxiak ikusi ditugu, baina baita desegiteko modu harrigarriak ere. Hara Berantevillakoek darabilten itzulipurdi-metodoa Iñaki Zugastik harrapatua.

Berantevillako giza-dorrea Eibarko Ezpalak jaialdian, 2018-05-27. Argazkia: Iñaki Zugasti - dantzan.eus / CC BY-SA

3. Suge-gorria Untzaga plazan harrapatu du Josu Garaten kamerak. 

Kezka dantza taldea Eibarko Ezpalak jaialdian, 2018-05-27. Argazkia: Josu Garate - dantzan.eus / CC BY-SA

4. Tarragonako Moixigangak utzi digun giza-dorre harrigarrienetako bat Iñaki Zugastin objektibotik.

Tarragonako moixiganga Eibarko Ezpalak jaialdian, 2018-05-27. Argazkia: Iñaki Zugasti - dantzan.eus CC BY-SA

5. Giza-dorreen jaialdia ikusten izan ondoren etxera joan eta jolas eta marrazki bidez giza-dorreak egiten jarraitu duten Onintze Azpeitiaren umeen ekarpena:

Giza-dorrearen marrazkia Eibarko Ezpalak jaialdia ikusi ondoren, 2018-05-27. Argazkia: Onintze Azpeitia